KV42

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
KV42
Hatshepsut Meritraren hilobia
Kokapena Erregeen Harana
Aurkikuntza 1899
Industailea Victor Loreten taldea
Aurrekoa:
KV41
Hurrengoa:
KV43


KV42 Egiptoko Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da, eta Tutmosis III.a faraoiaren emaztea zen Hatshepsut Meritrarentzat eraikia izan zen, hilobi hau sekula amaitu ez zen arren, erregina KV35ean hilobiratua izan zelarik, bere seme Amenofis II.arekin batera. Beranduago, Senneferrek erabili zuen, Amenofis II.aren erregealdian Tebasko alkatea izan zena, baita bere familiako zenbait kidek ere. Beste hilobi asko bezala, antzinaroan arpilatua izan zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uadi baten ohantzearen hegoaldeko ertzean dago, Erregeen Haranaren hegomendebaldean. Sarreraren ondoren maldan dagoen korridore bat dator, hortik eskailera batzuetara iritsiz. Eskailera hauek konpartimendu batetara daroate, konpartimendu honen ezkerraldetik hil ganberara daroan beste pasabide bat irtetzen delarik. Hil ganberak kartutxo forma du, Egiptoko XVIII. dinastiako beste batzuk bezala, zabala da eta bi zutabe eta bere eskuin hormaren hondoan konpartimendu bat ditu. Duen apaindura bakarra amaitu gabeko izar bat eta friso bat dira.

Bertan soilik osatu gabeko sarkofago bat, objektu erlijiosoak eta pitxerrak topatu dira.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uholdeen ondorioz kalteak jasan ditu: ganberaren hondoko zutabea kaltetua dago, eta aurrealdekoa pitzatua. Antigoalekotasunen Kontseilu Gorena ari da industen.