Edukira joan

Kafe luze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kafe luze
edari eta kafe
OsagaiakKafe espresa eta edateko urra
Historia
JatorriaItalia

Kafe luzea kafe hutsean baino ur gehiago jarriz egiten den tabernako kafe-infusioa.[1]

Kafe luzea prestatzeko hainbat modu daude, baina hedatuena tantaka egiteko metodoa da. Horretarako kafe-makina bat erabiltzen da, kafe ehoa duen paperezko iragazki bat daramana, eta 90 eta 100 gradu bitarteko ura pasatzen da bertatik.[2]

Tantaka egiteko metodoa eta kafeontzi melita direla eta, eta ur gehiegi duenez, kafe luzeak ez du kafe-esentziaren aparrik.

Uste denez, Estatu Batuek Italia askatu zuten urtean sortu zen, estatubatuar soldaduek ez baitzuten italiar kafe espresaren zapore bizia jasaten. Orduan, soldadu horiek, prozesatu aurretik, kafeari ura botatzeko eskatzen zuten, eta, beraz, italiar baristek ur beroa botatzen zioten katilura eta gero espresa prozesatzen zuten, soldaduei horrela kafea digerigarriagoa egiten baitzitzaien.[3] Horren ondoren, barista italiarrek americano (euskaraz: «amerikar») deitu zioten, iseka eginez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
  2. (Gaztelaniaz) Jaramillo, Julián David Largo, Ing; Arango, Félix Octavio Díaz, Msc; Gutiérrez, Luis Fernando Mejía. (2021-6-19). «Bebida de cafñe por el método de goteo (Método Americano)» Vitae (Medellín) 23 (1): 270..
  3. (Ingelesez) Americano Lounge. The History Of The Americano. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.