Kalabaza nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalabaza Nebulosa» orritik birbideratua)
Kalabaza Nebulosa
Kalabaza Nebulosa
Datuak
Igoera zuzena {{{igoera zuzena}}}
Deklinazioa {{{deklinazioa}}}
Distantzia 5000 argi-urte
Itxurazko magnitudea
Itxurazko tamaina {{{tamaina}}}
Konstelazioa Puppis (konstelazioa)
Izen teknikoa
NGC
NGC
Izen teknikoa
M
M


Kalabaza nebulosa, arraultza ustel nebulosa edo OH 231.84 +4.22 bezala ere ezaguna, Puppis konstelazioan dagoen protonebulosa planetario bat da. Kalabaza nebulosa izena bere forma bitxiagatik jasotzen du. Arraultza Ustel Nebulosa ezizena bertan dauden sufrezko konposatu ugarien ondorioz jasotzen du, sekulako kiratsa eragingo lukeena bertan hori frogatzeko egoterik balego. 1,4 argi-urteko luzera du eta M46 kumulu irekian dago, gugandik 5000 argi urteko distantziara.

Nebulosa hau, nagusiki, erdian duen izarrak kanporatutako eta ondoren kontrako norantzetan azeleratutako gasez osatua dago. Gasak 1,5 milioi kilometro ordukoraino iritsi den abiadura hartu du. Izarraren masa gehiena orain gasezko egitura bipolar hauetan dago.

Espainiar eta amerikar astronomoek osatutako talde batek, Hubble espazio teleskopioa erabiliz, gas zurruztadak bere inguruan dagoen materialaren aurka (urdin kolorekoa irudian) nola jotzen duen aztertu du. Gasaren abiadura handiaren ondorioz, talkak gasa berotzen duten tupust fronteak eratzen ditu. Ordenagailuz eginiko kalkuluek fronte hauen existentzia eta egitura aspalditik aurresan zuten arren, aurreko behaketek ezin izan zuten teoria hori frogatu. Hori kolorez izarretik abiadura handian doan gasa agertzen da. Gas eta hautsezko zerrenda zabal batek erdiko izarra estaltzen du. Izar hau QX Puppis izendapena jasotzen duen Mira izar aldakor bat da.

Orain ikusten den gas gehiena bapatean duela 800 urte azeleratu zela dirudi. Astronomoen ustez, beste 1000 urtetan nebulosa hau erabat garatutako nebulosa planetario bihurtuko da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]