Kalam Kunde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalam Kunde
Bizitza
JaiotzaBurkina Faso
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, egile abeslaria eta dantzaria

Kalam Kunde (Burkina Faso, Mendebaldeko Afrika) kunde-jotzailea, kantautorea eta dantzaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalam Kunde Burkina Fasoko emakume bakarra da gizonezkoentzat gordetako kundea jotzen ausartzen dena eta eta Mendebaldeko Afrikako bakarrenetakoa. Artistak gero eta arrakasta handiagoa du bere herrialdean eta Malin, emakumeei buruzko tabuak apurtzea lortu duten kontzertuei esker.

Kunde, Saheleko herrialde batzuetan ohikoa den musika tresna bat da, Mali edo Burkina Faso kasu. Tradizioak adierazten du gizonek bakarrik jo dezaketela. Tradizio hori haustea urrats bat da emakumearen askapenerako eta berdintasunerako; izan ere, herrialde horietan oraindik ere badira genero-rolak eta emakumeen emantzipazioa eragozten duten debeku ugari. Tradizioaren haustura horrek esan nahi du konpositoreak bere nortasuna babestu behar duela errepresaliak saihesteko.

Izen faltsu bat erabiliz eta lastozko eta larruzko kapela baten atzean ezkutatuz, fulani tribuko gizonek jantzi ohi dutena, eta bere aurpegia oihal beltz baten atzean estaliz, abeslaria agertokietara igotzen da, bere musikarekin emakume bat kundea hain ondo abesten eta jotzen ikusteaz harriturik dagoen publikoa dantzan jartzeko.[2]

Kontzertu bakoitzean bi gaztek laguntzen diote, batek djembea jotzen du tradizioa irudikatzeko, perkusio bezala balio duen kalabaza handi bat eta modernitatea irudikatzeko, besteak piano elektrikoa jotzen du. Instrumentu konbinazio honek argi erakusten du neska gazte honen izpiritua, bere herria modernitatera zabaltzeko prest dagoena, emakumeen aurrerapenarekin, bere sustraiak ahaztu gabe..[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Kalam Kunde: desafiar el régimen de Burkina Faso con música» Fahrenheit Magazine 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  2. (Ingelesez) Mayhill.J.Fowler. «The Burkinabe singer-songwriter who dared to play the forbidden instrument» OffTheBUS (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  3. (Gaztelaniaz) García, Ana López. (2020-10-12). «La cantautora burkinesa que osó tocar el instrumento prohibido» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]