Edukira joan

Kalioketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalioketa taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Ezkion, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Hamabiren bat neska-mutilek hartzen zuten esku joko honetan, bi taldetan banaturik. Seiko taldea alde batera, bata bestearen ondoan, eta parez pare, hamar metro inguruko tartearekin, beste seiak. Bakoitzak hogei zentimetroko makila zeraman eskuan, besoa goian zuela. Talde bateko aurrenekoa, makila bota eta, bestekoren bat jotzen ahalegintzen zen. Asmatuz gero, haren taldeak jasotzen zuen tantoa; huts eginez gero, berriz, tantoa beste taldearentzat izaten zen. Hamabi tanto aurrena egiten zituen taldea izaten zen irabazle.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]