Edukira joan

Kamaboko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamaboko
arrain plater eta arrain opil
MaterialakSurimia
OsagaiakSurimia
Historia
JatorriaJaponia
Honen izena duLezka hostozabal

Kamaboko (蒲鉾:かまぼこ) arrainezko surimi ondu japoniarra da.

Arrain zuri hezurgabetu desberdinekin egiten da, birrinduz eta pure bihurtuz, gehigarri eta zapore-emaile natural edo artifizialekin, eta enbor itxura ematen zaie. Hauek lurrunetan egosten dira, erabat irmo egon arte. Xerratan mozten dira eta berotu gabe zerbitzatu, hainbat saltsarekin jateko edo zopa beroak eta arrozak laguntzeko. Kamaboko, sarritan, enbor erdizilindrikoetan saltzen da, eta horietako batzuek diseinu artistikoak dituzte, hala nola narutomaki (naruto) ezaguna, xerra bakoitzean kiribil arrosa duena, Narutoko zurrunbilo ospetsuagatik deitua.

Azal gorriko kamaboko zuria ospakizun-bazkarietan eta jaiegunetan zerbitzatzen dira, kolore gorriak-zuriak zorte ona dakarrela uste baita Japonian.

Kamaboko XIV. mendetik prestatu izan sa Japonian. Eta orain ia mundu osoan aurki daiteke. Karramarro haragi ordezkoa, Kanikama izenekoa (kani-kamaboko esapidearen laburdura) Mendebaldean ezagunena den surimia, kamaboko mota bat.

Ondu gabeko surimia azken prozesurako prest.

Jatorrian kamaboko prestatzeko japoniar siluroa (Silurus asotus) erabiltzen zen, ur gezako arraina.

Egun, hainbat arrain zuri erabiltzen dira Japonian surimia prestatzeko, horien artean:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]