Surimi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Surimizko gulak.

Surimi (japonieraz 擂り身 / すり身, literalki haragi xehetu) haragi zuriko arrain edota etxeko hegaztiz ekoiztutako jakia da. Arrain xerrak behin eta berriz xehetu eta uraz garbitzen dira, azkenean ore gelatinatsu moduko bat gelditu arte, ore horri almidoia, arrautz zuringoa, gatza eta landare-olioa, sorbitola, azukrea, soja proteinak eta beste zenbait osagai gehitzen zaizkio. Behin ekoiztuta, paketatua eta izoztua da. Surimia liseriketa errazeko proteina modura erabiltzen da, bai eta hainbat jaki prozesatuen prestaketarako ere.

1990eko hamarkadatik aurrera Euskal gastronomian angulak ordezkatzeko gulak ekoizteko erabiltzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]