Kanban arbel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanban arbel bat.
Kanban oso sinple bat.

Kanban arbel edo kanban taula bat kanban prozesua ezartzeko erabil daitekeen tresnetako bat da, maila pertsonalean edo erakunde baten antolakuntza mailan lana kudeatzeko lagundu dezakeen tresna.

Kanban arbelek irudien bidez, argazkien bidez, imanen bidez edo post-iten bidez irudikatzen dituzte prozesuko hainbat fasetako lanak. Kanban arbelean kartak edo post-itak erabiliz, laneko elementuak irudikatzen dira eta prozesuaren fase bakoitza zutabeetan ordenatzen dira, egiten ari den aurrerakuntza modu grafikoan ikusi ahal izateko. Kartak edo post-itak ezkerretik eskuinera mugitzen dira ezkerretik eskuinera idazten den kulturetan, aurrerapenak erakusteko, eta lana burutzen duten taldeak koordinatzen laguntzeko. Kanban arbel bat "igerilekuetako kale" horizontaletan bana daiteke, horrela egiten ari diren lan mota desberdinak bereizteko edo lana egiten duten taldeak bereizteko.

Kanban arbelak mota askotako lanak kudeatzen laguntzeko erabil daitezke, bai lan akademiko, intelektual, edota fabriketako edozein lan[1].

Arbel sinpleek zutabeak dituzte "itxaroten", "martxan abiarazteko prest", "lanean" eta "burututa" edo "eginda"... Kanban taula konplexuagok sor daitezke, "egiten ari diren lanak" zutabe anitzetan banatzen dituztenak, egiten hori zabalegia baita eta "hasi-berria" esanahitik "ia-amaituta" adieraz dezakeelako. Balio-korronte mapa oso baten lan-fluxua ikusteko balio dute arbel hauek.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanban arbela bat software garapenean erabilia

Kanban erakunde bateko arlo asko antolatzeko erabil daiteke eta horren arabera diseinatu daiteke. Kanban arbel xinpleena hiru zutabez osatuta dago: "egiteko", "egiten" eta "egina edo burutua", nahiz eta batzuetan zehaztasun gehigarri batzuk behar diren, hala nola WiP mugak, Kanban metodoa guztiz onartzeko[2]. Kanban arbelak erakusten dituzten funtzioak honako hauek izan daitezke:

  • Kanban taula softwarea garatzeko taldearentzat.
  • Kanban marketin taldeentzat[3].
  • Kanban Giza Baliabideen taldeentzat.
  • Zeregin pertsonalen kudeaketa edo "Kanban pertsonala".
  • Mundu akademikoan ikas-taldeen kanban taulak.
  • ...

Tresna aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude kanban arbelak baliabide elektronikoekin egiteko hainbat aukera; horietako batzuk online lan egiteko prestaturik (Ikus, beherago, kanpoko estekak). Hona hemen zerrendatxo bat:

  • Asana, taulekin.
  • Microsoft Azure DevOps Server, ALM plataforma integratua, talde anitzetako eta taldeetako lana kudeatzeko.
  • CA Technologies Rallyk taldeei softwarearen garapenean oinarritutako eta lean-software-development proiektuak kudeatzeko aukera eskaintzen die.
  • Evernote, NeverNote & NixNote.
  • Jira, kanban taulak edo arbelak eskaintzen ditu.
  • Microsoft Planner, Microsoft Office 365 plataforman eskuragarri dagoen planifikazio aplikazioa.
  • Notion, proiektuen kudeaketa eta datu basearen aplikazioak kanban arbelaren ikuspegiak biltzen ditu.
  • Pivotal Tracker-ek kanban taulak eskaintzen ditu.
  • Projektron BCS, proiektuak kudeatzeko tresna, kanban taulak eskaintzen ditu sarrera eta zereginetarako.
  • ServiceNow plataforma, eskaintzak kanban estilo bisuala zeregin batzordeak.
  • Trello, txarteletan oinarritutako proiektuen kudeaketa.
  • Tuleap, garapen taldeentzako iturburu irekiko tresna bizkorra: taula zutabeak pertsonalizatu, WIP (Work In Progress) ezarri, taula gai-jarraitzaileekin konektatu, Git, dokumentuak.
  • Twproject (lehen Teamwork), proiektua eta taldekako kudeaketa tresna.
  • Unicom Focal Point, portfolioa kudeatzeko eta produktuak kudeatzeko tresna.
  • Wrike, lankidetzako lan kudeaketa arina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gross, John M.. (2003). Kanban made simple : demystifying and applying Toyota's legendary manufacturing process. AMACOM ISBN 0-8144-2711-1. PMC 52722968. Noiz kontsultatua: 2020-12-21.
  2. Anderson, David J., 1967-. Essential Kanban condensed. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-9845214-2-5. PMC 948816365. Noiz kontsultatua: 2020-12-21.
  3. (Ingelesez) Authorbusiness901. Why you should use Kanban in Marketing. Noiz kontsultatua: 2020-12-21.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]