Kandela diagrama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kandela diagrama, analisi teknikoan maiz erabiltzen dena. Kandela beltzek kotizazioaren jeitsiera adierazten dute egun horretan, zuriek igoera; itzalek (kandelatik ateratzen diren marrak) egunean izandako kotizazio gorena eta beherena adierazten dituzte.

Kandela diagrama burtsan kotizatzen duten akzio, titulu eta dibisen prezioen bilakaera aztertu eta bilakaera horretan agertzen diren joera eta egituretan oinarritua, etorkizuneko kotizazioari buruzko aurresanak egiteko diagrama bat da, analisi teknikoan maiz erabiltzen dena. Kandela bakoitzean, aldi batean izandako kotizazio handiena, txikiena, irekierakoa eta itxierakoa zehazten dira; irekierakoa eta itxierako kotizazioek laukizunen bat (kandelaren gorputza) mugatzen dute eta kotizazio handiena eta txikiena adierazteko, itzal deritzen marrak luzatzen dira laukizuzeneko muturretatik. Irekieratik itxierara kotizazioa jeitsi bada, laukizuznena beltzez edo gorriz margotzen da; igo bada, berriz, zuriz edo berdez. Ohikoa da egun bakoitzeko kandela bat marraztea, baino beste epe batzuetarako (15 minutu, esaterako) ere egin daiteke. XVIII. mendean asmatu ziren Japonian, Munehisa Homma merkatariaren eskutik, munduko lehen eperako merkatua izan zen bertako arroz merkatuko prezioak harturik; hari zor zaizkio, halaber, kandela grafikoaren interpretaziorako oinarriak. Merkatuaren bilakaera aurresateko kandelen konfigurazio-eredu aztertu da; adibidez, marubozu zuria deritzon egiturak (kandela zuria, itzalik gabe edo itzal txikiekin) goranzko joeraren seinale argia da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.