Kanoiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pistola baten kanoiburuaren diagrama. A: hutsik. B: Kargatua, kartutxoa eta perkutorea tiro egiteko prest.

Armagintzan, kanoiburua kanoiaren arimaren zabalgunea izaten da; jaurtigaia sartzen den lekua.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errebolberra, sei kanoiburudun danborra aterata.

Fusil eta pistolek kanoiburu bakarra izaten dute, kanoiean bertan, ahoaren kontrako aldean; errebolberrek, berriz, aparteko danbor batean kanoiburu funtzioa egiten duten hainbat zulo dituzte. Honek esan nahi du fusil eta pistolek kargagailua kenduta tiro egin dezaketela; ez ordea errebolberrek, danborra kanpoan dutenean.[2]

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanoiburuan perkutoreak kartutxoaren tiro kapsula jotzen du; horrela lehergaia iziotzen da; gasek bala bere zorrotik aterarazten dute; honek bala kanoiaren ariman zehar kanpora jaurtitzen du.[3]

Kanoiburuaren birkarga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mauser k98 baten ebakiera: sugiltzaren, ixtailuaren eta kanoiburuaren detailea.

Su-armen bilakaeran kanoiburua munizioz birkargatzeko hainbat sistema garatu dira. Kanoiburutik eginiko lehen birkarga sistemak itsas artillerian erabili ziren, XVIII. mendean.[4]

XV. eta XVI. mendeetako su-armetan, jaurtigaiak berunezko esferak ziren. XIX. mende hasieran forma aerodinamikoagoak erabiltzen hasi ziren, zorro batera egokituak. Bala jaurtitzen zenean, zorroa kanoiburuan geratzen zen.[5]

Munizioa eskuz eragindako ixtailu batekin sar daiteke,[6] edo automatismoen bidez.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «kañoiburu | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  2. (Gaztelaniaz) «2 - Armas de fuego y municiones — Texas Parks & Wildlife Department» tpwd.texas.gov . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  3. (Gaztelaniaz) «Definición de recámara — Definicion.de» Definición.de . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  4. Smith, Kay Douglas. (2005) The artillery of the Dukes of Burgundy, 1363-1477 Boydell Press ISBN 1843831627 PMC 60322326 . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  5. (Ingelesez) Wallace, James Smyth (2008-06-04) Chemical Analysis of Firearms, Ammunition, and Gunshot Residue CRC Press ISBN 9781420069716 . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  6. (Gaztelaniaz) «Mauser M98 | Excopesa» www.excopesa.es . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  7. (Gaztelaniaz) Desenfunda (2017-03-25) «Diferencia entre pistolas automáticas y semiautomáticas» Desenfunda Blog . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.