Kantari euskalduna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kantari euskalduna edota gitar zahartxo bat Jose Maria Iparragirreren bertso sorta bat da.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gitarra zartxo bat da
Neretzat laguna;
Onela ibiltzen da
Artista euskalduna:
Egun batean pobre,
Beste batez jauna,
Kantari pasatzen det
Nik beti eguna.


Naiz dala Italia,
Oro bat Francia
Bietan bilatu det
Anitz malizia
Ikusten badet ere
Nik mundu guzia
Beti maitatuko det
Euskalerria.


Jaunak ematen badit
Neri osasuna,
Izango det oraindik
Andregai bat ona.
Emen badet frantzesa
Interesa duna,
Baña nik naiago det
Utzik euskalduna.


Agur Euskal-Erria
Baña ez betiko
Bost edo sei urtetan
Ez det ikusiko.
Jaunari eskatzen diot
Grazia emateko
Nere lur maite ontan
Ezurrak uzteko.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]