Kapa (Hawaii)
Itxura
- Artikulu hau Hawaiiko oihalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kapa (argipena)».
Kapa hawaiar indigenenek egindako ehuna da, Rosales eta Malvales ordenako zuhaitz eta zuhaixka espezie batzuen zuntzetatik eratorria. Azala irabiatu eta jo egiten da, testura leun bat lortzeko eta gero irudi geometrikoz tindatzeko.
Polinesiako beste leku batzuetan aurkitzen den tapa oihalaren antzekoa da, etimologikoki hitz bera da izatez, baina desberdina da bere sorreran erabilitako metodoetan.
Kolonizazioaren ondorioz kapak egiteko langintza galdu egin zen, baina 1989an, berreskuratutako hezurdura batzuk biltzeko behar zituztelakoan, hawaiiar talde batek oihalak egiteko prozesua ohituretatik berreskuratzea lortu zuten. Berrituta, tradizioa 21. mendera iritsi da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Modern Hawaiian Kapa History» kapahawaii.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Kapa» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-18-27ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.