Kapilduiko radarra

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kapilduiko radarra.

Kapilduiko radar meteorologikoa Euskalmet euskal meteorologia agentziak ekaitzak iragartzeko Kapildui mendian (Arluzean, Araban) instala zuen radarra da. 2005eko urriaren 20an inauguratu zuten.

Radarraren dorreak 58,8 metroko altuera du. Dorrea 8 modulu zilindrikoz osatua dago, zilindro bakoitzak 4,5 eta 6 metro arteko diametroa du eta radomoak, berriz, 9,2 metrokoa. Radomoaren barruan, 6 metroko diametroa duen radar parabolikoa dago. Radarraren transmisorea Klystron teknologiakoa da, C bandan (5.6 GHz) dabil eta 400 kilometroko erradioa fidagarritasunez aztertzeko gai da. Horrez gain, 250 km/h-ko arteko haize-boladekin lan egiteko prestaturik dago.[1]

Xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selex-Gematronik (Selex-Gematronik, 2005b) enpresaren Meteor 1500C Doppler Meteorologia Radar Duala erabiltzen dute[2]. Sistemak erreflektibitateari, erreflektibitate diferentzialari eta haize-eremuei buruzko informazioa ematen du 10 minutuero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila: Kapilduiko radar meteorologikoa
  2. (Ingelesez) ERAD 2008: Meteorologia eta hidrologia radarrei buruzko bosgarren hitzaldi europarra

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]