Arluzea
| Arluzea | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Bernedo |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°43′38″N 2°32′35″W / 42.72715°N 2.54318°W |
| Garaiera | 774 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 37 (2022) |
Arluzea Arabako hego-ekialdeko herri bat da, Bernedo udalerriaren erdialdean kokatua. Izkiko natura parkearen barruan kokatuta dago, San Kristobal eta San Justi mendien magalean.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aldiz, Carrelucea aldaerarekin, 1025 urtean agertzen da, San Millango kartularioan.[1][2]
Arluzea izenak -a artikulua du eta galdu egiten du deklinabidean, hala nola Arluzeko eliza aipatzen dugularik.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961 arte, Arluzea izeneko udalerri bat egon zen, herri honetaz gain Berrozi, Izartza, Okina eta Urarte (udalerriaren burua) bere mugen barnean zituena. Urte horretan Markizekin bat eginda Arluzea-Markiz bizitza laburreko udalerria sortu zuen, 1976an Bernedo barruan sartu zenean desagertu zena.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Arluzeko biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Martingo parrokiak leiho eta ateak erromanikoak ditu, eta barrualdeko erretaula nagusia barrokoa.
-
San Martin eliza
-
San Martin elizako ataria eta arkupeak
-
San Martin elizako kanpandorrea
-
Herriaren ikuspegia elizatik

Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Arluzea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-12).
- ↑ Ayuntamiento de Bernedo · Bernedoko Udala » Arluzea. (kontsulta data: 2024-04-03).
- ↑ «Arluzea - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-04-03).
| Bernedoko herriak | ||
|---|---|---|
|
Angostina • Arluzea • Bernedo • Berrozi • Durruma Kanpezu • Izartza • Kinta • Markiz • Navarrete • Okina • Urarte • Urturi • Villafría | ||

