Karaktere (biologia)
Biologian, karaktere[1][2] bat (edo karaktere fenotipikoa[3][4]) bizidun batek duen berezitasun morfologiko, fisiologiko edo biokimiko bat da. Adibidez, gizakiengan begien kolorea izan daiteke karaktere bat, ilearen kolorea beste bat, odol-taldea hirugarren bat, etab. Landareetan loreen kolorea har dezakegu karakteretzat, eta Drosophila melanogaster eulian (esperimentu genetikoetan usu erabilitako eulia) begien kolorea edo hegalen morfologia karaktere biologikoak ere badira.
Karaktere biologikoak herentziaren legeek eta/edo ingurunearen eraginek baldintzatzen dituzte. Karaktere biologiko batzuk genetikak soilik sortuak dira (odol-taldeak, begien kolorea edo Rh faktorea, adibidez), baina beste karaktere asko gene eta ingurunearen elkarrekintzaren bidez azaltzen dira (gizakiaren altuera, esaterako).
Izaki bizidun baten karaktere biologiko guztien multzoak bere fenotipoa osatzen du.
Bestalde, karaktere biologikoak kualitatiboak edo kuantitatiboak izan daitezke. Azken horiek dira haiek zehazteko neurtu behar direnak. Adibidez, gizakiengan begien kolorea karaktere kualitatiboa da, eta altuera kuantitatiboa.
Karaktere ebolutibo motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarri biologikoen artean, eboluzio-posizioaren arabera, honako hauek har daitezke kontuan, Hennigengandik jasotako terminologian[5]:
- Apomorfia edo "izaera eratorria": karaktere baten egoera berri bat da, klado berri baten hasiera markatzen duena (Hennigen arabera, talde monofiletiko berri baten baliokidea). Apomorfiak, era berean, honela bana daitezke:
- Autapomorfia: apomorfia terminal taldean agertzen denean. Analisi filogenetiko batean ez da zuhaitzaren topologiaren berri ematen.
- Sinapomorfia: bi terminal-taldek edo gehiagok partekatzen duten apomorfia da. Zuhaitzaren topologiarik probableena zein izango den azaltzen du. Alemanez, sortzailearen hizkuntzan, zentzua duen terminologia da.
- Plesiomorfia edo "antzinako izaera": apomorfiaren aurreko antzinako izaeraren egoera da, eboluzioaren berritasunaren aurreko egoera. Halaber, testuaren arreta-gunea baino abarkagarriagoa den talde baten apomorfia da.
- Simplesiomorfia: bi terminal-taldek edo gehiagok partekatzen duten Plesiomorfia.
Erabilitako beste terminologia bat:
- Homologia: antzinako izaera beretik eratorritako bi karaktere homologoak dira. Edo hobeto esanda, izaera beraren antzinako egoera beretik eratorritako bi egoera ezberdin homologoak dira.
- Analogia (biologia): antzinako ezaugarri ezberdinetatik eratorritako bi karaktere berdin antzekoak dira. Hobeto adierazita, karakterearen egoera bera antzinako ezaugarri ezberdinak dituzten beste egoera batzuetatik erator daiteke. Honako hauek ere izan daitezke:
- Paralelismoa: filogenetikoki hurbil dauden taldeen berezkoa da, antzeko ingurumen-baldintzen ondorioz (hautapen-presio bat norabide berean) antzeko karaktereetatik (eta homologoetatik) eboluzio-berrikuntza berberak lortzen baitituzte, baina modu independentean.
- Konbergentzia: eboluzio konbergentea da antzeko eboluzio-berritasuna eboluzioaren aldetik urrun dauden taldeen ezaugarri oso desberdinetan sortzen denean.
- Homoplasia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Reconstructing trees: A step by step method - Understanding Evolution. 2021-05-29 (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
- ↑ academic.oup.com doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
- ↑ The future of phylogenetic systematics : the legacy of Willi Hennig. 2016 ISBN 978-1-316-33879-7. PMC 953552862. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
- ↑ The evolutionary biology of flies. Columbia University Press 2005 ISBN 0-231-50170-6. PMC 64274768. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Grundzüge einer Theorie der phylogenetischen Systematik. Herausgegeben vom Deutschen Entomologischen Institut Berlin-Friedrichshagen. FIRST EDITION. by HENNIG, Willi: Good Soft cover 1st Edition | Scientia Books, ABAA ILAB» www.abebooks.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).