Klado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kladograma bat. Urdinez eta gorriz, klado baliagarriak, zuhaitzeko kide guztiak hartzen dituztelako eta, beraz, monofiletikoa da. Berdez, parafiletikoa den taldea eta, beraz, klado baliagarri bat ez den taldea, ez dituelako hartzen ondorengo guztiak.

Kladoa (antzinako grezieraz: κλάδος, adarra) edo monofiloa arbaso bat eta bere ondorengo guztiak biltzen dituen izaki-bizidunen talde bat da, hau da, bizitzaren zuhaitzaren adar bat. Arbasoa ale bakarra izan daiteke, populazio bat edo espezie bat.

Talde ezagun asko kladoak dira, adibidez karraskariak eta intsektuak; kasu horietan, izen horrekin izendatzen dira bai arbaso komuna zein bere ondorengo guzti-guztiak. Baina, adibidez, musker edo tximino ez dira klado baliagarriak; bi kasuetan azken arbaso komunaren ondorengo guztiak ez dira sartzen sailkapen honetan, muskerren barruan sugeak ez direlako sartzen eta tximinoen barruan gizakik ez direlako sartzen.

Geroz eta gehiago taxonomian kladoak ez diren taldeak ezabatzeko joera dago.