Edukira joan

Kardan giltzadura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kardan giltzadura.
Kardan giltzadura, mugitzen.

Kardan giltzadura, giltzadura orokorra edo Cardan giltzadura giltzadura bat da, lerrokatuta ez dauden bi ardatzen artean biraketa trasmitzen duena.

Osagai mekaniko honen lehen azterketa Girolamo Cardanoren eskutik etorri zitzaigun, eta haren deituratik hartu zuen izena.

Kardan giltzaduraren bitartez, lerrokatuta ez dauden bi ardatzen artean biraketa trasmitzen da. Bi ardatzek, elkarren artean angelu bat osatzen dute. Osagai mekaniko honen helburua biraketa mugimendua trasmititzea da, nahiz eta osatzen duten angelua hor egon. Motordun ibilgailutan trasmisio ardatz moduan erabiltzen da, batez ere motorra aurrean eta indarra atzean behar duten ibilgailutan. Teknikoki sortzen den arazorik nagusiena, indarra jasotzen duen ardatzaren abiadura angeluarra konstatea ez izatea da.

Gaur egungo ibilgailu gehienetan, motorra eta gurpil eragileak aurrean daudenez, ez da kardan giltzadurarik erabiltzen. Gurpiletara indarra transmititzeko juntura homozinetikoak erabiltzen dira.

Kamioi handien azpikaldean erraz ikus daiteke kardan giltzadura, motorretik irten eta atzeko gurpiletaraino. Hauetan, transmisio ardatza ikusten da biraka, ibilgailua martxan dagoenean. Kardan giltzaduraren atzeko muturrean diferentziala dago, hementik atzeko bi gurpiletara indarra banatzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]