Kardioide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itzulikatzen den zirkunferentzia batek sortutako kardioidea.

Kardioidea konkoidearen kasu berezia da. Kurba sortzailea zirkunferentzia bat da, puntu finkoa zirkunferentzian dago eta a konstantearen balioa zirkunferentziaren diametroa da. Bihotz-itxura du eta a diametroko zirkunferentzia bat diametro berdineko beste zirkunferentzia finko baten inguruan biratzean sortzen da. Halaber har liteke kardioidea epizikloidearen kasu berezitzat, non bi zirkunferentziak diametro berekoak baitira. Baita Pascalen barakuilua ere da, 2a=h denean.

Hauek dira kardioidearen ekuazio parametrikoak:

non a bi zirkunferentzietako erradioa den. Koordenatu polarretan honela idazten da:

eta koordenatu kartesiarretan:

Grafikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau kardioide ardatz kartesiarren lau norabideetan orientatuta.

Lau kardioide ardatz kartesiarren lau norabideetan orientatuta eta bere ekuazioak koordenatu polarretan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]