Karlisten leenengo gerrateko bertsoak
Itxura
| Karlisten leenengo gerrateko bertsoak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Antonio Zabala |
| Argitaratze-data | 1992 |
| Izenburua | Karlisten leenengo gerrateko bertsoak |
| Argitaletxea | Auspoa |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | bertsolaritza |
| Hizkuntza | euskara |
Karlisten leenengo gerrateko bertsoak Antonio Zavalak atondutako bertso-antologia ezaguna da. 1992an plazaratua, egile desberdinen bertso paperak bildu zituen, euskaldunek gerra horretan izan zuten presentzia azaltzeko, hitzaurre interesgarriarekin batera. Bertso bakoitzaren sarreran Zavalak azalpen ugari eman zuen: non aurkitu zuen, nork idatzi zuen eta abarreko informazioa bilduz. Orokorrean, testigantza aberatsak bildu zituen liburu honetan. Jasotako bertsoak 1821etik 1848 arte doaz.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak hitzaurrea eta hiru atal ditu:
- "Guerra realista (1821-1823)"
- "Leenengo karlistatearen aurreko bertsoak (1823-1833)"
- "Karlisten leenengo gerrateko bertsoak (1833-1839)"
- "Gerra ondoko bertsoak (1839-1848)"