Karnen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karnen ibaia Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko ibai bat da. Erdialdeko Lurraldearen iparraldean kokatua dago eta Zelduin ibaiarekin batera Rhovanion eskualdeko merkataritza eta komunikazio bide bezala oso garrantzitsua den ibai sistema bat osatzen du. Burdinazko Muinoetan jaiotzen da eta bere urak hegoalderantz isurtzen ditu Zelduinekin elkartzeko eta elkarrekin Rhûn itsasoan itsasoratzeko.

Oestronez Ibai Gorri bezala ezagutua bere izena sindarinezko itzulpen bat da, *Carn hitzak osatua, Caranen era murriztu bat, "gorria" esan nahi duena, KARÁN erroa, eta Nen hitzak, "ura" esan nahi duena, NEN erroa. Izen berezi hau, beharbada Muinoetan jaiotzeak bere urak burdin mineralez tindatzen zituelako jasotzen du.

Eguzkiaren Lehen Arotik ibaia garrantzi handiko izan zen Burdinazko Muinoetako nanoen merkataritzarako eta bere ertzean Edain herri asko bizi izan ziren, Belerianderako bidea jarraitu ez zutenak eta beranduago iparraldeko herri askeak eta Rhovanioneko erresuma osatu zutenak. Gainera, haraino iritsi zen Gondor numenortar erresumaren eragina "Oihanaren mendebaldeko Lurraldeetara iritsiz, Zelduin (Azkarra) eta Karnen (Ur Gorriak) ibaien artean".