Edukira joan

Kaskarot

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaskarot jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea da, Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñan, bizi zena. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke.

Gizonezkoak arrantzaleak eta emakumezkoak arrain-saltzaileak izaten ziren.[1] Beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak zituzten, eliza propioa zuten, hitz eta esamolde bereziak, etab.

Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke. Ez ziren nomadak, eta, gutxiengo taldea izan arren, integratuta bizi ziren lapurtarren artean. Gaur egun, ez dira besteengandik bereizten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. D'antan, Euskal Herria Lehen / Pays Basque. (2021-05-05). «EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN: LES KASCAROTS AU PAYS BASQUE AUTREFOIS» EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]