Urruña
Urruña | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() Urruña eta Jondoni Bixintxo elizaren ikuspegia. | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Hendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra | |
Izen ofiziala | Urrugne | |
Posta kodea |
64122 | |
INSEE kodea |
64545 | |
Herritarra | urruñar | |
Kokapena | ||
Koordenatuak | 43° 21′ 44″ N, 1° 42′ 00″ W / 43.362222222222°N,1.7°WKoordenatuak: 43° 21′ 44″ N, 1° 42′ 00″ W / 43.362222222222°N,1.7°W | |
Azalera | 50,57 km2 | |
Garaiera | 0-880 metro | |
Distantzia | 27 km Baionara | |
Demografia | ||
Biztanleria | 9.316 biztanle (2013) | |
Dentsitatea | 184,22 biztanle/km² | |
Zahartze tasa[1] | % 24,88 | |
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 48,93 | |
Ekonomia | ||
Jarduera tasa[1] | % 74,5 (2011) | |
Genero desoreka[1] | % 4,08 (2011) | |
Langabezia erregistratua[1] | % 6,72 (2013) | |
Kultura | ||
Euskaldunak | % 9,65 (2010) | |
Euskararen erabilera | % 0,53 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.urrugne.com |
Urruña Lapurdiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, kostaldekoa, Lapurdi Itsasegian kokaturikoa. Irun-Biriatu eta Bordele arteko A-63 autopistaren alboan dago.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat erreka igarotzen dira udalerriko lurretatik: Untxin, kostaldeko errekastoa, Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen dena (baita horren ibaiadarra den Arola erreka, azken hau udalerriko lurretan bertan Andureta errekak elikatzen duelarik); Bidasoa eta Urdazuriren ibaiadarra den Ibardin erreka, azken horren ibaiadarra den Insola errekarekin batera.
Udalerriko lurren mugan dago kokaturik Ibardingo lepoa (317 m).
Bestaldea, iparraldeko lursailetan Euskal erlaitza deritzon kostaldea dago.
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ziburu ipar-ekialdean
- Hendaia ipar-mendebaldean
- Azkaine hego-ekialdean
- Biriatu hego-mendebaldean
- Behobia, Irun (Gipuzkoa) hego-ekialdean
- Bera (Nafarroa Garaia) hegoaldean
![]() |
Hendaia | Euskal erlaitza (Bizkaiko Golkoa) | Euskal erlaitza (Bizkaiko Golkoa) eta Ziburu |
![]() |
Hendaia, Behobia (Irun), eta Biriatu | ![]() |
Ziburu eta Azkaine | ||
| ||||
![]() | ||||
Biriatu eta Bera | Bera | Bera eta Azkaine |
Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urruña, Ziburu eta Hendaia arteko 10. bide nazionalak, Bordele muga arteko A-63 autopistak (Urrunãk 2. irteera du) eta Irun eta Paris lotzen dituen trenbideak zeharkatzen dute.
Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urruña, Bidasoa eta Urdazuri ibaien arteko parrokia bakarra izan zen, eta Urtubiako jaunak denbora eta espiritu-jurisdikzioa zuen bertan. Ziburuk 1555. urtean lortu zuen autonomia erlijiosoa eta Hendaiak 1598an.
Urtubiako etxea bizkonderri bihurtu zen 1654an. Haren jabetzen artean, Urruña, Donibane Lohizune, Pausu, Zokoa eta Ziburuko hainbat mahasti, baso, lur, errota eta etxeak zeuden.
Independentzia erlijiosoa lortu ostean, zenbait herri Urruñatik banatzen joan ziren: 1574an Ziburu banatu zen, 1603an Biriatu eta 1654an Hendaia.
1790. urtean, Frantziako Iraultzaren ondorioz ezarritako paisaia administratibo berrian, Urruña, bere burua, Hendaia eta Biriatu barneratzen zituen kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren menekoa.
Napoleondar Gerretako monumentu izendaturiko lau gotorleku daude (Emigranteena[2], Baioneta[3], Bortuste[4] eta Luis XIV.a[5]), horietariko bat (Luis XIV.a) udalerriak Biriaturekin duen mugan.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendearen hasieratik XX. mendearen azkenera 2.000 eta 4.000 biztanleren tartean egon zen Urruña, batzuetan gorago eta besteetan beherago. 1960ko harmarkadatik aurrera, ordea, gorokada esanguratsua izan zuen, eta XXI. mendearen bigarren hamarkadarako ia 10.000 biztanleren mailara iritsi zen.
Urruñako biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
Bernard de Coral | 1929-1940 | FR |
Bernard de Coral | 1940-1965 | |
Daniel Poulou | 1995-2001 | RPR |
Daniel Poulou | 2001-2002 | RPR |
Léon Marin | 2002-2008 | DVD |
Odile de Coral | 2008-2014 | DVD |
Odile de Coral | 2014-2020 | DVD |
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urruñan[9] Kostatar hizkeran[10] mintzatzen da, sartaldeko nafar-lapurteran[11].
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- San Bixintxo eliza: XI. mendean eraikia eta XVI.ean berreraikia Jondoni Bixintxo Xaintesekoari eskainia, ezkila dorrean eguzki-ordularia du atsotitz bat daramana: VULNERANT OMNES, ULTIMA NECAT (Guziek zauritzen, azkenekoak hiltzen, Sarako elizaren berdina baina latinez)
- Urtubiako gaztelua, XIV, XVI eta XVII. mendeetan eraikia
- Ama Sokorrikoaren Kapera: XVIII. mendekoa eta hilarri biribilez inguratua
- Urruñako itsasertzeko bidea
- Urruñako herriko etxea
- Urruñako pilotalekua
- Behobiako zubia: Urruña eta Irun udalerriak elkarlotzen ditu.
- Villa Mendichka: 1911n Henri Godbarge arkitektoak eraikia.
- Baionetako gotorlekua
- Bortusteko gotorlekua
- Luis XIV.aren gotorlekua
- Oihanbeltzeko gotorlekua
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen Mundu Gerran hildakoen omenezko monumentoa
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urruñar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jean P. Larre Xiki, pilotaria.
- Martin Haltzuet ''Ttipi Urruñarra'' (XIX. mendea), bertsolaria.[12]
- Martin Goietxe (1791-1859), alegiagile, idazle eta olerkaria
- Martin Gilbeau (1839-1912), euskal idazlea.
- Leon Dongaitz (1886-1979), pilotaria.
- Jean Fourcade (1895–1973), idazlea eta kronista.
- Bixente Izkierdo (1895-1967), ditxolari handia.
- Bernard de Coral (1900-1987), auzapeza.
- Paul Lafourcade (1909-1985), errugbilaria.
- Pierre Andiazabal (1923-2011), itzultzailea, apaiza, euskaltzain urgazlea eta ohorezkoa.
- Manuel Sein Xanpun (1928-2002), bertsolaria.
- Beñat Albizu (1930 - ), idazlea.
- Daniela Albizu (1936-2015), idazlea.
- Daniel Poulou (1943-), auzapeza.
- Jean-Louis Azarete (1945-), errugbilaria.
- Jean Louis Eizmendi Errexil IIa (1948-), bertsolaria.
- Joseba Aurkenerena (1956-), idazlea.
- Gérard Urrutia (1959-), idazlea eta kantu-egilea.
- Ixabel Etxeberria (1960-), ikerlaria eta idazlea.
- Xano Haltzuet (1970-), kantaria eta musikaria.
- Paskal Ezkurra (1981–), esku huskako pilotaria.
- Sustrai Colina (1982–), bertsolaria.
- Odei Barroso (1988–), bertsolaria.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Emigranteena gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Baioneta gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Bortuste gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Luis XIV.a gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ «Telletxea, Leon - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24 .
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24 .
- ↑ «Eskolara joateko ohiturak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24 .
- ↑ «Urruña - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24 .
- ↑ «Kostatarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24 .
- ↑ «Sartaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24 .
- ↑ Ttipi armiarman
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urruña ![]() |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- Urruñako Udalaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
![]() |
Urruñako auzoak | ![]() |
---|---|---|
Aizpuru • Antziola • Kexiloa • Herbarren • Herburu • Larrun • Legartza • Manddale • Mendi xoko |
|
|