Edukira joan

Uztaritze

Uztaritze
 Lapurdi, Euskal Herria
Uztaritze eta Errobi ibaia, Hiribehere auzoan


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Ustaritz
AuzapezaBruno Carrere (Abertzale)Bruno Carrère (2020-2026)
Posta kodea64480
INSEE kodea64547
Herritarrauztariztar
Geografia
Koordenatuak43°23′58″N 1°27′23″W / 43.3994°N 1.4564°W / 43.3994; -1.4564
Mapa
Azalera32,75 km²
Garaiera0-143 metro
Demografia
Biztanleria6.818 (2018:  213)
alt_left 3.905 (%50,8) (%49,2) 3.778 alt_right
Dentsitatea241,13 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 41,43
Ugalkortasuna[1] 55,2
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,06 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,01 (2011)
Langabezia[1]% 6,21 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 13,3 (2010)
Erabilera% 1,02 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mairie-ustaritz.fr

Uztaritze Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua. Lapurdiko hiriburua izan zen 1177tik 1789 arte, Frantziako Iraultza gertatu arte.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Errobi ibaiaren bi aldeetara hedatzen da. Era berean, Uhabia ibaiak ere udalerria gurutzatzen du. Udalerriak dituen 3.275 hektareetatik 900 (% 27,48) basoak dira.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uztaritze

Uztaritzeko udalaren arabera, herria bortz auzotan banatuta dago:

  • Hiri-Barnea: Betidanik, urteetan zehar, leku arras inportantea izan da Lapurdin. Gaur ere gune administratiboa eta turismo bulegoa da. Lota gaztelua (XIX. mendekoa) ere bertan dago.
  • Hiribehere: hegoaldean den hirixka eta iparrean den Heraitze artean da. Han daude Arkia eihera, Saint Joseph lizeoa, baita Sorhoeta etxe azkarra ere (XIII. mendea).
  • San-Mixel / Oihanak: hegoaldean Zuraide eta Senpererantz badira hilerria (Garat harrizko hilobia), Haitze gaztelua (ondare nazionala), Saint-François-Xavier ikastetxea (artea eta apaindura). Oihanak auzoan (650 hektarea, Senpereko bidean) dagoen basoan orientazio mahai bat eta kanpoko apairuko gune bat daude. Bertako leku izen batzuk dira hauek: Amestsia, Amestsi Handia, Apalaga, Hardoia, Larregi, Luxoki, Mindegitikia eta Untzilarre. Era berean, Inglesen Gurutzea eta "Otsantzeko Santa Madalen kapera" (konponketan) Donejakue bidean daude.
  • Heraitze: Errobi ibaiaren ondoko aldea da. Gotorleku batzuk daude: Larregienea (XVII. mendea) eta Haltia (XIX. mendea). Arkiako gazteluak (XIX. mendea) Erdi Aroko kapera bat dauka (Santa Katalina).
  • Arruntz: Uztaritzeko iparraldean dago, Baionarako bidean. Euskal Herriko herri tipikoen irudia du, eliza eta frontoiarekin. Halaber, Lapurdiko Etxea (Elizalderena etxe museoa, 1696) eta XVII. mendeko sagar-dolarea (Bereterraenea) daude.

CNRSk 2010ean egindako Joly ikerketaren arabera, udalerriak klima ozeaniko aldatua du[2]. Köppen-Geiger sailkapenaren arabera, Cfb motakoa da: klima epela, uda freskoa, sasoi lehorrik gabe[3]. Météo-Franceren 2020ko tipologiaren arabera, udalerria mendiko klima du, eta Pirinio Atlantikoetako klima-eskualdean kokatuta dago (ezaugarri nagusiak: prezipitazio handiak (>1200 mm/urte) urte osoan; negu oso epela (7,5 °C lautadan), haize ahulak)[4]. RE2020 araudiaren arabera, eraikuntza berrietarako, udalerria H2c zonan dago[5].

1971-2000 aldiko batez besteko urteko tenperatura 14,1 °C-koa da, 12,8 °C-ko anplitude termikoarekin. Urteko batez besteko prezipitazio-metaketa 1433 mm-koa da, urtarrilean 13,3 euri-egun eta uztailean 8,1 egun izanik[2]. 1991-2020 aldirako, hurbilen dagoen Météo-France estazioa Anglet udalerrian dago, 10 km-ra, eta bertan neurtutako batez besteko urteko tenperatura 14,5 °C-koa da eta prezipitazio-metaketa 1473,6 mm-koa delarik[6]. Estazio horretan erregistratutako tenperatura maximoa 42,9 °C-koa da, 2022ko ekainaren 18an lortua; tenperatura minimoa, berriz, -12,7 °C-koa da, 1985ko urtarrilaren 16an lortua[oh 1][6].

2009an egin ziren indusketek erakutsi dute Paleolitoan giza jarduera bazela Arrauntz, Haitzeko Ihara eta Larrexuria izeneko tokietan.

Antzinaroan tarbeliarrak izan ziren inguru honetan, aurre-euskaldun kontsideratu izan den akitaniar herria[7]. Herri zeleten eta germaniarren Iberiar penintsularako bidean kokaturik dagoenez haien harpilaketak jasango zituela pentsatzen da[8].

La Motteko gaztelu gotortuak eta beste hainbat dorretxek adierazten dute borroka lekua izan zela. Done Bikendi elizaren izena, gaur egun desagertua, mantentzen da antzinako kristautzearen seinale.

Nafarroako Antso III.a Nagusia erregeak Lapurdiko bikonderria eratu zuen 1023an. 1152an Leonor Akitaniakoa Henrike II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen eta Ingalaterrak Akitania eskuratu zuen. 1174an Arnaud-Bertrand bizkondeak aurre egin zion Ingalaterrari eta Rikardo Lehoibihotzak Baiona setiatu zuenean Arnaudek ihes egin zuen Uztaritzera. Motte gazteluan ezarri zen eta Uztaritze bihurtu zen Lapurdiko hiriburu 1790. urterarte[9].

Antzinatik bazen epaitegia Uztaritzen. Lapurdiko 35 herriren auziak epaitzen zituen. Baionako katedraleko urrezko liburuak (edo Baionako katedraleko kartularioak) 1235ean aipatzen du “antiqui probi homines et seniores terrae sat in plena curia de Ustaritz”. Hau ere 1790an desegin zen[10].

Lapurtarren Biltzarraren oroitarria Uztaritzeko herriko etxe edo udaletxean. "Laphurdiko herriek eta Eskualzaleen Biltzarrak 1930an egina".

1523an Karlos V.aren ordainpeko alemaniarrek Uztaritze erre eta biztanleak hil zituzten. Urte berean artoa ereiteko lehen saiakera egin zen Uztaritzen, Euskal Herriko zein Europako lehenengo saiakera izan zen[9]. Lapurdiko hiriburu izanik Kapito-harriaren inguruan biltzarrak egiten zituzten Lapurdiko 35 herrietako auzapezek (baldam-apheza). Dataturik dagoen biltzarrik zaharrena 1567ko urtarrilaren 24koa da eta Micheau de Sossiondo izan zen burua.

1576ko urriaren 2an sorginkeria egotzita 41 pertsona heriotzara zigortu zituen Uztaritzen epaile batek. Lanetabarta etxeko Marie de Chorropique, auzipetu nagusia, sutan erre zuten, eta beste 40ak hil. Haurrak akelarreetan erabiltzeko hiltzea egotzi zieten. Halere, epaiak ez zuen beharrezko prozedura bete, auzipetuei ez baitzien apelatzeko aukerarik eman. Pierre De Lancre inkisidore krudelari ere arreta deitu zion epailearen utzikeriak, idatzi zuenez.[11]

XVII. mendean Pierre de Lancre majistratuaren sorgin-ehiza pairatu zuen. 1611ko uztailean inkisizioak Uztaritzeko hiru iheslari epaitu zituen Logroñon.

Frantziako Iraultzaren ondoren administrazioaren birrantolaketa bat egin zen. 1790ko martxoaren 4an Prinio Atlantikoak departamentua eratu zen eta Euskal Herriko hiru barruti eratu ziren, Maule, Donapaleu eta Uztaritze, baina Uztaritzeko egoitza berehala Baionara aldatu zen arrazoi historikoak argudiatuta.

1813an Iberiar penintsulan zehar Napoleonen tropen aurka borrokatu ziren portugaldarrak Uztaritzeraino iritsi ziren eta herria okupatu zuten. Okupazio baketsua izan zen. 1815ean tropa espainiarrak iritsi ziren baina Luis Antonio Frantziakoak eta Fernando VII.ak adostu zuten tropak mugara erretiratuko zirela[10].

Aro garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultzak eragin negatiboa izan zuen Lapurdiko ekonomian eta askok emigratu egin zuten Ameriketara. Era berean Espainian izandako karlistaldien ondoren hegoaldetik euskaldun ugarik egin zuten ihes eta Uztaritzen asko kokatu ziren[8].

1829an Gurutzetako Alabek komentua eraiki zuten. Mexikon eta Txilen aberastu ondoren hainbat uztariztar itzuli egin ziren eta herriaren ekonomia suspertu zuten. Etxe ederrak eraiki zituzten izen exotikoak zituztenak; hala nola Guadalupe, Lota, Arauco, Talcahuano eta Valparaiso[9]. Eliza zaharraren lekuan eliza neogotiko berria altxatu zuten. Arkitekturan burdinurtua erabili izan den aurreneko elizetako bat izan zen[9].

Enplegua

2023 urtean 15-64 urteko 4.939 biztanleetatik 3.990 aktibo ziren (% 80,8), horietako 3.697 lanean (% 74,9) eta 293 langabezian (aktiboen % 7,3).

4.93915-64 urteko biztanle
% 80,8aktibo
% 74,9lanean
% 7,3langabezia-tasa

Jarduera-tasa: talde bakoitzeko biztanleen artean zenbat diren aktibo (lanean edo langabezian).

15-24 urte% 49,9
25-54 urte% 93,4
55-64 urte% 62,5
Gizonak% 82,0
Emakumeak% 79,6

Langabezia-tasa hezkuntza-mailaren arabera

Titulurik gabe% 11,3
BEPC, brebeta% 14,0
CAP-BEP% 7,6
Batxilergoa% 8,8
Goi-mailako +2% 4,5
Goi-mailako +3/4% 7,9
Goi-mailako +5% 4,8

Marratxo bertikala: udalerriko langabezia-tasa orokorra (% 7,3). Zabalerak eskala finko batean daude (0-% 50), udalerri artean konparagarriak izan daitezen.

948 ez-aktibotik 325 ikasle edo ordaindu gabeko praktiketan ari ziren (% 34,3), 291 erretiraturik zeuden (% 30,7) eta 332 bestelako ez-aktibo ziren (% 35,0).

Ez-aktiboak

% 34
% 31
% 35
Ikasle edo praktikanErretiratuakBestelakoak

Lanbide-kategoria[oh 2]

% 10
% 17
% 30
% 25
% 17
NekazariakArtisau/merkatariakGoi-mailako langileakErdi-mailakoakEnplegatuakEskulangileak

Udalerrian 1.938 enplegu zeuden 2023 urtean. Udalerriko biztanle landunak 3.697 ziren; beraz, udalerria langile-erakarlea da.[oh 3]

1.938enplegu udalerrian
% 76,2soldatapeko
% 23,8ez-soldatapeko
NekazaritzaIndustriaEraikuntzaMerkataritza/zerbitzuakAdministrazioa/hezkuntza/osasuna

Diru sarrerak

2023 urtean, diru-sarreren mediana 27.340 eurokoa zen, eta biztanleen % 9 pobrezian bizi zen (bizimoduaren medianaren % 60tik behera).

27.340 €diru-sarreren mediana▲ Dep.: 26.300 €
% 9,0pobrezia-tasa▼ Dep.: % 13,3

Historian, Uztaritze Ipar Euskal Herriko jarduera zentro garrantzitsua izan da eta Frantzia eta Espainiaren hartu-eman ekonomikoen elkargune. Mandazain ugari joaten ziren Ainhoa, Baztan edota Iruñera, nekazaritza jarduera dinamiko bati eta herriak Errobin zuen ibai-portura heldutako ondasunei esker.

1245ean,herriko ekoizpen nagusia sagardoa zen eta 1523an, Europa osoko lehen arto laborea jaso zen bertan. Gaur egun, Ezpeletako piperra ekoizteko sor-markaren barruan dago.

2004ko urtarrilean egindako jardueren erroldan[12], industriari lotutako 19 establezimendu zenbatu ziren; 62, eraikuntzarekin zerikusia zutenak; 37, merkataritza eta konponketekin; eta 121, zerbitzuekin. Horietako 14 establezimendutan, 10 soldatapeko langile edo gehiago zeuden.

Jarduera ekonomikoa laborantzara dago zuzenduta gehienbat (1979an, udalerriko 1.243 hektareek zuten nekazaritza erabilpena, udalerriko lurren ia % 40)[13].

Udalerriko lurretan dago halaber Larroulet S.A. enpresa, Pirinio Atlantikoak departamentuko lehen 50 agroelikadura enpresen barnean dagoena [14].

Toffolo talde industrialak ere egoitza soziala du Uztaritzen.

2006ko erroldan, 1.409 lanpostu zenbatu ziren udalerrian (1.181 soldatapeko eta 228 ez-soldatapeko).[15]

XIX. mendearen erdialdean ia 2.500 biztanle izatera iritsi zen Uztaritze, baina horren ondoren populazioa egonkortu egin zen. 1960ko hamarkadatik aurrera, hazkunde nabaria gertatu zen, eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako, udalerriak 6.000 biztanleen maila gainditu zuen.

BiztanleriaUrtea100020003000400050006000700080001750180018501900195020002050BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. 1962 eta 1999 artean kontatze bikoitz gabeko biztanleria; hortik aurrera, udalerriko biztanleria. Iturriak: Ldh/EHESS/Cassini 1999ra arte. 2006tik aurrera INSEEren datuak.

Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 3.778 gizon, 3.905 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.13
 
95+
 
0.49
0.26
 
90-94
 
1.97
1.59
 
85-89
 
2.30
1.61
 
80-84
 
1.43
3.47
 
75-79
 
3.69
3.84
 
70-74
 
4.79
7.68
 
65-69
 
6.12
6.93
 
60-64
 
5.86
5.35
 
55-59
 
6.38
6.78
 
50-54
 
7.50
6.35
 
45-49
 
7.22
8.58
 
40-44
 
7.50
7.20
 
35-39
 
7.38
7.38
 
30-34
 
7.78
5.72
 
25-29
 
4.69
3.79
 
20-24
 
3.41
5.24
 
15-19
 
4.46
6.67
 
10-14
 
6.33
6.46
 
5-9
 
4.35
4.98
 
0-4
 
6.35
Iturria: INSEEren datuetatik eratorritako grafikoa. Biztanleria txikia duten herrietako biztanleria borobildu da bertan eskainitako zenbakietan oinarrituta[16].

Familiak eta etxeguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023 erroldaren arabera, Ustaritz udalerrian 7.735 biztanle zeuden eta 3.665 elkarbizitza unitate[oh 4], hau da, 2,11 lagun elkarbizitza unitate bakoitzeko (Metropolitar Frantzian 2,13). Talderik handiena kide bakarreko elkarbizitza-unitateak ziren (% 36,4), Metropolitar Frantziako batez bestekoaren azpitik (% 39,2).[18]

7.735biztanle
3.665elkarbizitza-unitate
2,11lagun elkarbizitza-unitateko
2.267familia
Udalerria
% 25
% 27
% 9
% 36
Metropolitar Frantzia
% 24
% 26
% 10
% 39
Bikotea seme-alabekinBikotea seme-alabarik gabe etxeanGuraso bakarrekoakKide bakarrekoaBestelakoak

Udalerrian 2.267 familia zeuden, eta horien artean etxean seme-alabarik ez zuten bikoteak ziren ugarienak (1.009). Guraso bakarreko 331 familietatik 258etan ama zen guraso bakarra. 1.151 familiek ez zuten 25 urtetik beherako seme-alabarik etxean. 528k seme-alaba bakarra zuten etxean, 484k bi, eta 105k hiru edo gehiago. Seme-alabadun 927 bikoteetatik 89tan (% 9,6) seme-alabaren bat bikotekide baten aurreko harreman batekoa zen.[18]

1.009
927
331
Bikotea seme-alabarik gabeBikotea seme-alabekinGuraso bakarra
25 urtez azpiko seme-alabarik ez etxean1.151
Seme-alaba bat528
Bi seme-alaba484
Hiru seme-alaba90
Lau edo gehiago15

15 urte edo gehiago zituzten 6.585 biztanle zeuden. Horien artean 15-24 urtekoen % 11,2 bizi zen bakarrik eta 80 urte edo gehiagokoen % 31,8. Bikotean bizitzea ohikoagoa zen talde guztietan, 65-79 urteko taldean jotzen zuen gailurra (% 70,9). 80 urte edo gehiagoko 393 biztanleetatik 293 baino ez ziren elkarbizitza-unitateetan bizi; gainerako 100 kolektibitateren batean.[18]

Bakarrik bizi da
15-24% 11
25-39% 20
40-54% 18
55-64% 22
65-79% 24
80 +% 32
Bikotean bizi da
15-24% 12
25-39% 65
40-54% 68
55-64% 68
65-79% 71
80 +% 33

15 urte edo gehiagoko biztanleen % 37,1 ezkonduta zegoen, eta beste % 22,5 bikotean bizi zen ezkondu gabe (% 11,1 izatezko bikotean eta % 11,4 PACS bidez lotuta). % 27,8 ezkongabeak ziren, % 5,7 alargunak eta % 6,8 dibortziatuak.[18]

Ezkonduta% 37,1
Ezkongabea% 27,8
PACS bidez lotuta% 11,4
Izatezko bikotean% 11,1
Dibortziatuta% 6,8
Alarguna% 5,7

Elkarbizitza-unitatearen erreferentziazko pertsonaren lanbide-kategoriari dagokionez, nagusiak hauek ziren: erretiratuak (% 27,0), erdi-mailako lanbideak (% 19,9), enplegatuak (% 17,5), eskulangileak (% 13,3). Talde nagusia (erretiratuak, % 27,0) Pirinio Atlantikoak departamenduko batez bestekoaren (% 34,1) azpitik dago. 10 elkarbizitza-unitatetan nekazari bat zen erreferentziazko pertsona (% 0,3).[18]

Udalerria
% 12
% 20
% 18
% 13
% 27
Pirinio Atlantikoak
% 11
% 16
% 15
% 12
% 34
Metropolitar Frantzia
% 13
% 16
% 15
% 14
% 30
NekazariakArtisau, merkatari eta enpresa-buruakGoi-mailako langileakErdi-mailako lanbideakEnplegatuakEskulangileakErretiratuakBestelakoak

2023 erroldaren arabera, udalerrian 4.064 etxebizitza zeuden. Horietatik 3.657 egoitza nagusi ziren, 151 bigarren egoitza edo noizbehinkakoak eta 255 hutsik zeuden. Etxebizitza gehienak etxeak ziren (2.204), eta apartamentuak gutxi ziren (1.842). Egoitza nagusietatik 2.173 beren jabearen bizilekuak ziren, 1.400 alokairuan zeuden, 399 errenta moderatuko etxebizitza gisa alokatuta eta 84 doan lagata.[19]

4.064etxebizitza
3.657egoitza nagusi
2.204etxe
1.842apartamentu

Etxebizitza multzoa

3.657
Egoitza nagusia (3.657)Bigarren egoitza edo noizbehinkakoa (151)Hutsik (255)

Etxe mota

2.204
1.842
Etxea (2.204)Apartamentua (1.842)

Jabetza egoera

2.173
1.400
399
Jabeak (2.173)Alokairuan (1.400)HLM (399)Doan lagata (84)

Eraikuntza garaiari dagokionez, 2006-2020 artean eraikitako egoitza nagusiak ziren ugarienak (1.373).[19]

Eraikuntza garaia

1919 aurretik265
1919-194590
1946-1970270
1971-1990808
1991-2005650
2006-20201.373

Egoitza nagusien artean gehienek 5 gela edo gehiago zituzten (1.391). Elektrizitatea zen berogailu mota nagusia (1.572 etxebizitzatan). 3.169 egoitza nagusik beren aparkalekua zuten: 1.645 etxebizitzatan auto bakarra zegoen eta 1.852tan bi edo gehiago.[19]

Gela kopurua

1 gela83
2 gela584
3 gela797
4 gela802
5 gela edo gehiago1.391

Berogailu mota

1.387
1.572
499
Gas sarea (1.387)Fuel-olioa (125)Elektrizitatea (1.572)Gas botila (73)Bestelakoak (499)

Aparkalekua eta ibilgailuak

3.169aparkalekua
1.645ibilgailu 1
1.852ibilgailu 2+

Udalerrian, 2006. urtean, 2263 etxebizitza zeuden: haietako % 4,3 bigarren etxebizitzak ziren.[15]

Artikulu nagusia: «Uztaritzeko Herriko Etxea»

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko hauteskundeetan, Bernard Auroyk bere lekua galdu zuen, botoen % 30,6 bilduta. Bigarren itzulian, Herria Bizi Dadin talde abertzalea, komunista eta ezkertiar frantses batzuekin baturik, bozen % 33,6 lortu eta auzapezgoa eta gehiengoa ia lortu zituen. Hala ere, Dominique Lesbats-en Aimer Ustaritz zerrendak % 35,7 erdietsita, irabazi zituen hauteskundeak. Hautetsiei dagokienez, Lesbatsek 20 eserleku eskuratu zituen; HBDk, 5; eta Auroyren zerrendak, 4.

Herria Bizi Dadin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Bizi Dadin herriko talde abertzalea da. 1989ko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldikotz eta hautetsi bat lortu zuen. Geroztik, gorakada izan du eta 2001eko hauteskundeetan bozen % 26 eskuratu zuen (auzapezaren zerrendak, berriz, % 40). Frantses hautes sistemaren ondorioz, 27 hautetsietatik hiru postu izan zituen herriko etxean. 2008an, berriz, HBD "Ezkerra"rekin koalizioan aurkeztu zen.

2014. urteko hauteskundeetarako zerrenda are irekiago baten alde egin zuen, 2008ra arte boterean jardun zen Auroy-ren zerrendako kideak zerrendan hartuta, baita Carrère auzapezgaiaren inguruneko jendez osatuta.

2014ko abenduaren 16an, Uztaritzen euskara ofiziala izendatzeko erabakia gibelatu egin zen[20]. Abenduaren 23an, euskara ofiziala izatearen aurkako auzia urtarrilaren 13an eginen zela jakin zen.[21] 2015eko urtarrilaren 13an, berriro egin zuten Uztaritzeko Herriko Etxearen aurkako auzia eta epaileak berretsi zuen frantsesa bakarrik dela konstituzionala eta ofiziala, kontrakoa egitea "euskara frantsesaren gainetik" jarriko lukeelakoan.[22].

2018an taldean krisi larria gertatu zen, Carrère auzapezaren jokamoldeekin desadostasun handiak zeudelako. Gainera, Carrère bere baitatik 2020ko hauteskundeetara auzapezgai gisa aurkeztu zen, talde historikoaren jokaeraren aurka. HBDk ez zuen haren hautagaitza babestu (bozkan, Carrère guttiengoan geratu zen), eta geroztik taldea kinka larrian dago.

Lota jauregia

Uztariztarren berezko euskalkia nafar-lapurtera da. Euskara sustatzeko, herrian ikastola eta bertso-eskola dituzte.

Udako Euskal Unibertsitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUren hirugarren eta laugarren ekitaldiak, (1976 eta 1977) Uztaritzen antolatu ziren. Lehenago, beste bi Donibane Lohizunen egin ziren eta geroago, 1977tik aurrera, denak Hego Euskal Herrian eratzea erabaki zen, Iruñean, udako ekitaldien eragina zabaldu nahian.[23]

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztariztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Estazioko erregistroak 1956ko urtarrilaren 1an eta 2025ko urriaren 2an artekoak dira.
  2. Frantziako lanbide-sailkapen ofiziala (PCS) darabil: goi-mailako langileak zuzendariak eta goi-mailako lanbide intelektualak dira (ingeniariak, irakasle unibertsitarioak, medikuak...); erdi-mailakoak irakasleak, teknikariak eta erdi-mailako kudeatzaileak; enplegatuak bulego- eta zerbitzu-langileak (administrazio-langileak, saltzaileak...); eskulangileak eskulanezko lanbideak, kalifikatuak zein ez.
  3. Atal hau lantokiaren arabera neurtzen da, ez bizilekuaren arabera: udalerriko enplegu kopuruak eta bertako biztanle langileen kopuruak ez datoz bat.
  4. INSEEren ménage kontzeptua (elkarbizitza-unitatea / etxegunea) etxebizitza berean bizi diren pertsonak dira, ahaidetuta egon edo ez. Famille kontzeptua (familia), aldiz, elkarbizitza-unitate BATEN BARRUAN dagoen bikote bat (seme-alabekin edo gabe) edo guraso bakar bat da. Kide bakarreko etxegune batek ez du familiarik: hortik dator udalerri bakoitzean elkarbizitza-unitate kopurua familia kopurua baino handiagoa izatea beti.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. 1 2 (Frantsesez) Joly, Daniel; Brossard, Thierry; Cardot, Hervé; Cavailhes, Jean; Hilal, Mohamed; Wavresky, Pierre. (2010-06-18). «Les types de climats en France, une construction spatiale» Cybergéo : revue européenne de géographie 501  doi:10.4000/cybergeo.23155..
  3. (Frantsesez) Dubreuil, Vincent. (2022-02). «Le changement climatique en France illustré par la classification de Köppen» La Météorologie 116  doi:10.37053/lameteorologie-2022-0012..
  4. (Frantsesez) Le climat en France hexagonale et Corse. .
  5. (Frantsesez) Réglementation environnementale RE2020. 2020-11-18.
  6. 1 2 (Frantsesez) Station Météo-France « Biarritz-Pays-Basque », fiche climatologique. .
  7. Jean-Louis Davant. (2009). Histoire du peuple basque. Baiona; Donostia, Elkar argitaletxea, coll. « Collection Histoire », 352 or. ISBN 9788497835480..
  8. 1 2 Michel Duhart. (2004). Le vieil Ustaritz. Biarritz, Éditions Atlantica, 117 or. ISBN 978-2-84394-190-0..
  9. 1 2 3 4 Goyheneche, Eugène. (1979). Le Pays basque : Soule, Labourd, Basse-Navarre. Société nouvelle d'éditions régionales et de diffusion (kontsulta data: 2024-03-14).
  10. 1 2 Philippe Veyrin. (1975). Les Basques : de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions. Grenoble, Arthaud, 366 or. ISBN 2-7003-0038-6..
  11. «Gaurko egunez: 41 pertsona heriotzara zigortu zituzten Uztaritzen sorginkeria egotzitza» Argia (kontsulta data: 2024-10-02).
  12. Insee - Répertoire Sirène - Champs ICS
  13. Nekazaritza ministeritza - Errolda orokorra (1979)
  14. Sud-Ouest egunkarian eginiko agroelikadura enpresen klasifikazioa
  15. 1 2 Insee 2006 - Biztanleriaren errolda
  16. «Population selon le sexe et l'âge quinquennal de 1968 à 2022 (1990 à 2022 pour les DOM) | Insee» www.insee.fr (kontsulta data: 2026-07-27).
  17. (Frantsesez) «Naissances de 2008 à 2025» Insee (kontsulta data: Txantiloi:Gaurko data).
  18. 1 2 3 4 5 (Frantsesez) «Couples-Familles-Ménages en 2023» Recensement de la population (INSEE).
  19. 1 2 3 (Frantsesez) «Logement en 2023» Recensement de la population (INSEE).
  20. «Uztaritzen euskara ofiziala izendatu izanaz deliberoa gibelatua izan da», Ipar Euskal Herriko Hitza, 2014-12-16
  21. «Euskara ofizialaren aurkako auzia, urtarrilaren 13an», Berria, 2014-12-24
  22. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Frantsesa baztertzea leporatuta», Berria, 2015-01-14
  23. UEU, Nor gara, Gure historia
  24. Hiri senidetuen urtekaria

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]