Katakrak (kooperatiba)

Koordenatuak: 42°49′03″N 1°38′53″W / 42.81747852°N 1.64802566°W / 42.81747852; -1.64802566
Wikipedia, Entziklopedia askea
Katakrak (liburu-denda)» orritik birbideratua)
Katakrak
Katakrak liburu-dendako barrualdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′03″N 1°38′53″W / 42.81747852°N 1.64802566°W / 42.81747852; -1.64802566
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2013ko abendua
Arkitektura
Webgune ofiziala

Katakrak Iruñean kokatutako elkartea da, kooperatiba bezala eratua. Elkarteak liburu-denda bat, kantina bat, argitaletxe bat eta ekitaldietarako areto bat kudeatzen du.

Iruñeko Kale Nagusia

2022. urtean kolektiboa 16 laguneko batzarra osatzen zuten. Kolektiboak kooperatiba bezala funtzionatzen du. Kooperatibako denek soldata bera dute, nagusirik gabe. Bazkideen komunitate batek eusten du proiektua eta diruz eta bestelako ekarpenez aberasten du proiektua. Katakrakekoek este kolektiboentzako topaleku bat eskaintzen dute Iruñeko Kale Nagusian, 54. zenbakian.[1]

Argitaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo liburuak 2016ko abenduan argitaratu zituzten.

Hainbat hizkuntzatatik itzulitako saiakera eta narratiba lanak argitaratu dituzte. Hauek izaten dira gehien landu dituzten gaiak argitaratu dituzten saiakeretan: feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa, komunak.

Narratiban munduko lan estetikoki nabarmen batzuk argitaratu dituzte, munduko hainbat gatazktan zapalduek izan duten tokia hedatzeko asmoz.[2]

Liburu-denda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katakrak liburu-dendak 2013ko abenduan zabaldu zituen ateak 16 lagunen asanblada baten ekimenez eta ekimen sozialeko 1978 Kooperatibaren lan jarduerarekin.

Liburuekin kontzientzia kritikoa eratu eta eraikitzeko 25.000 tituluko funtsarekin hasi zuen bidea. 60 lagunentzako kantina bat dauka gertuko produktuekin, ekologikoekin eta bidezko merkataritzazkoekin.

Erabilera anitzeko aretoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

170 lagunentzako areto nagusi bat dauka Iruñeko Kale Nagusian ekitaldi sozialak eta kulturalak egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ezagutu gaitzazu | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  2. «Argitaletxea | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]