Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Feminismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zer da feminismoa? Kontzeptua azaltzen duen animazio bideo laburra.
Artikulu hau serie honen zatia da:
Feminismoa
Womanpower logo.jpg

Oinarrizko kontzeptuak
Patriarkatua
Generoa
Emakumea
Matriarkatua
Joera ezberdinak
Feminismo erradikala  Feminismo marxista
Ezberdintasunaren feminismoa
Anarkofeminismoa
Ekofeminismoa  Feminismo islamiarra
Feminismo liberala  Feminismo filosofikoa
Feminismo separatista
Feminismo indibidualista
Feminista nabarmenak
Kate Sheppard
Clara Zetkin
Rosa Luxemburg
Virginia Woolf
Margaret Mead
Simone de Beauvoir
Toni Morrison
Margaret Atwood
Elfriede Jelinek
Gertuko kontzeptuak
Antropologia feminista
Generoaren soziologia
Queer teoriak
Generourban
Matxismoa
Martxoaren 8a
Marxismoa
Feminismoaren historia
Luxemburgismoa
Sinbologia feminista

Feminismoa helburu partekatua duen mugimendu politiko, ideologia eta gizarte-mugimenduen multzoa da: sexuen arteko berdintasun politiko, ekonomiko, pertsonal eta soziala definitu, egonkortu eta lortzea[1][2]. Helburu honen barruan emakumeentzat gizonezkoek dituzten hezkuntza eta lan-aukera berdinak lortzea dago ere. Zentzu zabalean feminismoak matxismoa zein patriarkatuaren aurka egiten duen mugimendua ere bada.

Mugimendu feministek emakumeen eskubideen aldeko kanpainak egin izan dituzte eta egiten dituzte, bozkatzeko eskubidea, hautatua izateko eskubidea, lanerako eskubidea, soldata berdintasunaren aldekoa, ondasunak izateko eskubidea, hezkuntzarako eskubidea, kontratuak egitekoa, ezkontzan eskubide berdintasuna izatearen aldekoa edo amatasun baja bezalakoak. Feminista askok abortatzeko eskubidea edo gizarte integrazioaren alde ere egin dute lan, emakumeak eta neskak sexu-abusu eta bortxaketengandik babesteko, edo etxeko zein kanpoko emakumeen aurkako indarkeria eta feminizidioen aurka[3]. Mugimendu feministak arropa ohikoetan edo jarduera fisikoan aldaketa ere bultzatu izan du[4].

Feminismoak bultzatutako kanpainek aldaketa historiko nabarmenak eragin dute emakumeen eskubideen eremuan, batez ere Mendebaldean. Ia iturri guztiek onartzen dute feminismoak lortu duela emakumeen boto eskubidea, eskubide erreproduktibo hainbat (antisorgailu eta abortatzeko eskubidea barne) eta kontratuak zein ondasunak izateko eskubidea[5]. Feminismoa, oro har, emakumeen eskubideetan zentratu izan da, baina badira feminista batzuk, adibidez bell hooks, proposatzen dutenak genero-rol tradizionalek gizonezkoak ere kaltetu dituztela eta, beraz, gizonen askapena ere ematea beharrezkoa dela[6]. Teoria feminista, mugimendu feministatik eratutako filosofia feminista, genero desparekotasuna emakumezkoen rol sozialen ikerketatik aztertu nahi du. Teoria ezberdinak garatu izan dira genero arazoei erantzuteko asmoz[7][8]. Denborarekin, hainbat azpi talde sortu dira mugimendu honen inguruan, hala nola: feminismo kulturala, feminismo erradikala, ekofeminismoa, feminismo liberala, ezberdintasunaren feminismoa, feminismo marxista, feminismo separatista, feminismo filosofikoa eta feminismo kristaua. Feminismoak ere izan ditu kritikak emakume zuri eta mendebaldekoa bakarrik ordezkatzeko joera dela eta, eta horregatik swortu dira ere feminismo beltza eta intersekzionalitatearen teoriak[9].

Mugimendu hau XX. mendean agerikoa izaten hasi zen, baina historian zehar hainbat emakume izan dira feminismoa defendatu dutenak, hala nola: Frida Kalho, Emmeline Pankhurst, Olimpia de Gouges, Clara Zetkin, Indira Gandhi, etab. Feministak gizonezkoak zein emakumezkoak izan daitezke eta emakume guztiak ez dira feminista.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feminismoaren sustraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artizarraren ikur astronomikoa, Venusen ispilua izenez ere ezaguna, mugimendu feministaren ikurtzat hartu da.

Mitologiari dagokionez, sorginek eragin handia izan dute, hauen inguruan hitz egiten denean modu txar batean hitz egiten da, malefizioekin erlazionatuz, horrela munduaren miseria guztiak haien gainean jarriz[erreferentzia behar]. Gehienetan argazkietan katu beltz (fama txarra dutenak, eta oso zorte txarra ematen dutenak dira) batekin batera eta inarrarekin (haien inguruaren zaindariak eta ugalkorrak dira) agertzen dira. Inarra, opresioaren sinboloa izanik, hainbat emakumeek askatasunaren sinbolo bezala transformatu zuten, sufritzen zuten eta duten opresioarekin bukatzeko. Beraz, Caliban y la bruja liburua Silvia Federicik azaltzen duen moduan; sorginek, emakume agresiboak, feministak, azkarrak, independenteak , iraultzaileak, etab. ziren, hau da, feminismoa defendatzen zuten emakumeak ziren.[erreferentzia behar]

Europako eta bere eragineko lurraldeetan, aro garaikidean, Emakumeen sufragismoa hartu ohi da sarritan feminismoaren aurreko lehen atal garrantzitsuenetarikoa. Behean daude data aipagarri batzuk:

Martxoak 8 eta Mugimendu feministak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Feminismo
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Feminismoa

2018ko Martxoaren 8an Espainiako estatuak bere lehenengo greba feminista bizi zuen. Estatistiken arabera 5,3 milioi langile kalera atera ziren emakumeen eskubideak aldarrikatzeko.

Emakumeen Nazioarteko Eguna 1909ko Otsailaren 28an ospatu zen lehenengo aldiz, Ameriketako Estatu Batuetako New York hirian. Ospakizun hau AEBetako Alderdi Sozialistak antolatu zuen.

1917ko martxoaren 8an[oh 1] Errusiar Inperioko hiriburua zen Petrograden (gaur egungo San Petersburgo) oihalgintzako emakume langileek manifestazioa abiatu zuten, eta hiri guztia hartu zuten; hura izan zen Errusiako Iraultza piztu zuten ekintza nagusietako bat.[2] Egun hau batez ere herrialde eta mugimendu sozialista eta komunistek ospatu izan zuten, harik eta 1975ean Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko egun izendatu zuen arte.

Martxoaren 8ko eguna gaur egun emakumeen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da. Munduari gogorazteko emakume eta gizonek eskubide berdinak izan behar dituztela.

Mugimendu feministak denborarekin indartxuagoak bilkatu dira. Euskal Herrian ainbat mugimendu feminista desberdin daude, horietako famatuena Emakunde[10] ( Emakumearen Euskal Erakundea) da. Emakunde Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da. Beraien helburua berdintasuna aldarrikatzea da eta emakumeen eskubideen alde borrokatzea. Nahiz eta emakunde Euskal Herriko erakunde famatuena izan, Euskal Herriko herrialde bakoitzak bere talde feminista desberdinak ditu. Hala nola, Pare Deustun, Momoak Galdakon, Marienea Basaurin, Portugaleteko mugimendu feminista eta beste hainbat.

Kontzeptu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patriarkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feminismoak gizarteari egiten dion kritika arrazionalistan, patriarkatuaren kontzeptua funtsezkoa da. Kate Millettek erabili zuen lehenengoz kontzeptu hori testuinguru feminista baten, Sexual Politics (1970) izeneko liburuan aipatu zuenean, eta gaur egun feminismoaren ia edozein ildotan ezinbestekoa da.

Gerda Lerner historiagileak horrela definitu zuen patriarkatua The Creation of Patriarchy (1986) liburuan: Familiako emakumeen eta umeen gaineko gizonezkoen menderatzearen adierazpen eta instituzionalizazioa, eta menderatze horren hedatzea gizartearen gainerako emakumeen gain.[11]

Generoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoa (emakumezkoa/gizonezkoa) ez da errealitate natural bat, kulturalki eraiki den kontzeptua da.

Era horretan, generoa sozialki eraiki diren balio multzoen ondorioa izango litzateke, zeinak emakumezkoaren berezko ezaugarriak eta gizonezkoaren berezko ezaugarriak daudela asmatzen duen. Ezaugarri biologikoak (sexua) gizartearen eboluzioaren bidez, apaindu dira jokaera, pentsamendu eta estetika jakin batzuekin, besteak beste.

Androzentrismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Androzentrismoa zera izango litzateke: Munduarekiko ikuskera gizonaren ikuspuntuan zentratuta. Androzentrismoak gizonaren ikuspegia ikuspegi posible bakarra bihurtzen du, eta errealitatearen ikerketa eta azterketen paradigma zehatzak ezartzen ditu.

Feminista ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   1952-, Hawkesworth, M. E., (2006), Globalization and feminist activism, Rowman & Littlefield, ISBN 074253782X, PMC 62342167, https://www.worldcat.org/oclc/62342167. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  2.   Chris., Beasley, (1999), What is feminism? : an introduction to feminist theory, Thousand Oaks, Calif., ISBN 9781446210420, PMC 731677122, https://www.worldcat.org/oclc/731677122. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  3.   Alice., Echols, (1989), Daring to be bad : radical feminism in America, 1967-1975, University of Minnesota Press, ISBN 0816617864, PMC 19813238, https://www.worldcat.org/oclc/19813238. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  4. (Ingelesez)  «Women’s Work», Science History Institute, 2017-06-01, https://www.sciencehistory.org/distillations/magazine/womens-work. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  5.   1941-, Messer-Davidow, Ellen, (2002), Disciplining feminism : from social activism to academic discourse, Duke University Press, ISBN 0822328291, PMC 47705543, https://www.worldcat.org/oclc/47705543. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  6.   1952-, Hooks, Bell, (2000), Feminism is for everybody : passionate politics, South End Press, ISBN 0896086291, PMC 43836456, https://www.worldcat.org/oclc/43836456. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  7.   1944-, Chodorow, Nancy, (1989), Feminism and psychoanalytic theory, Yale University Press, ISBN 0300044178, PMC 20789275, https://www.worldcat.org/oclc/20789275. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  8.   Gilligan, Carol (1977-12), «In a Different Voice: Women's Conceptions of Self and of Morality», Harvard Educational Review (4): 481–517, doi:10.17763/haer.47.4.g6167429416hg5l0, ISSN 0017-8055, https://doi.org/10.17763/haer.47.4.g6167429416hg5l0. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  9.   Gender Forum: Key Issues in Postcolonial Feminism: A Western Perspective., 2013-12-03, https://web.archive.org/web/20131203002056/http://www.genderforum.org/issues/genderealisations/key-issues-in-postcolonial-feminism-a-western-perspective/. Noiz kontsultatua: 2018-07-11 .
  10. (Gaztelaniaz)  Emakunde, 2018-03-30, https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Emakunde&oldid=106592616. Noiz kontsultatua: 2018-04-01 .
  11.   Gerda, Lerner, (2017), La creación del patriarcado (1? ed. en Katakrak. argitaraldia), Katakrak, ISBN 9788416946082, PMC 1028563595, https://www.worldcat.org/oclc/1028563595 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]