Katalabrox

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Katalabrox, baita ere Katalinbrox eta Katalanbrox,[1] Luzaiden egiten den pastela da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalabrox hitza frantsesetik dator, gâteau a la broche edo burruntziko pastela. Europan ere badaude antzeko errezetak. Alemanian, adibidez, Baumkuchen dago (Zuhaitz pastela), Suedian Spettekaka, Hungarian Kürtőskalács, Polonian Sękacz, Lituanian šakotis. Batzuk, Ingalaterako Trayne roste bezalakoa, desagertutzat ematen dira. Gâteau a la broche oraindik Pirinioetako toki askotan egiten da, Nafarroatik Okzitaniara.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kono formako bizkotxoa da. Beheko suaren txingarretan egiten da, mantso-mantso, eta geruzak eransten zaizkion, kono edo izei forma eman arte. Lehen egun berezietan egiten zen, batez ere ezkontzetan.[2] Mozterakoan, koloreen arabera, barruko eraztun desberdinak bereizi egin daitezke. Gozopil espektakularra zen: bukaeran metro bateko luzera izan zitekeen eta bazkaria bukatu arte mahai gainean apaingarri giza jartzen zen. Gainean sagar bat jartzen zen. Etnikerrek egindako ikerketen arabera, XX. mendo erdialdera arte otoruntzetan ezinbestekoa zen katalabrox. Egitea neketsua zen eta lan horretan emakume askok hartzen zuen parte. Gaurregun ez da prestatzen.

Osagaiak hauek ziren: 20 pertsonentzat pastel bat egiteko 250 gramo gurin, arrautz dozena bat, azukre 600 gramo, irina 600 gramo eta almendra txikitua, 15 koilarakada. Azken osagai hau Luzaideko propioa zen eta hori zen gâteau à la broche pastelatik bereizi zuena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]