Kataluniako Itsasertzeko Mendilerroa
Jump to navigation
Jump to search

Kataluniako unitate morfologikoak:
██ Pirinioak ██ Pirinioaurrea ██ Kataluniako Erdialdeko Beheragunea ██ Erdialdeko Beheraguneko Adar txikiak | ██ Zeharkako Mendilerroa ██ Itsasertz Aurreko Mendilerroa ██ Itsasertzeko Mendilerro ██ Itsasertzeko eta Itsasertz Aurreko Beheragunea eta eta kostaldeko beste ordoki batzuk |
Itsasertzeko Mendilerroa (katalanez Serralada Litoral) Kataluniako mendilerro bat da, Kataluniako Kostaldeko Mendilerroen kostaldeko zatia eratzen duena.
Kostaldearekiko paraleloan dago, Foix ibaia eta Rosaseko golkoaren artean. Iparraldetik hegoaldera, honako mendilerro eta mendigune hauek daude bertan:
- Montgri mendigunea
- Begurreko mendiak
- Gavarres mendigunea
- Cadiretes mendigunea
- Montnegre mendilerroa
- Korridoreko Mendigunea
- Sant Mateu mendilerroa
- Marinako mendilerroa
- Collserolako mendilerroa
- Montjuïc
- Garraf mendigunea
- Montsia mendigunea
Mendilerro honetan, uhar (riera) ugari jaiotzen dira, euria egiten duenean, euren ibilgua asko handitzen delarik.
Tontorrik garaiena, Montnegre mendilerroan dago, Turó Gros mendian, 773 metro dituena.
Babestutako zenbait gune natural ditu, Montnegre eta Korridoreko Parke Naturala, Collserolako Parkea eta Garrafeko Parke Naturala kasu.