Kategoria eztabaida:Diktadoreak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa. Diktadore batzuk abizenaren arabera daude sailkatuta orden alfabetikoz. Beste batzuk aldiz, izenaren arabera. Ondorioz, irizpide berdin bat egon beharko zela uste dut. Hau da, edo abizenen arabera edo izenaren arabera sailkatu. Beste aukera bat, bi lista egitea litzateke bi irizpide ezberdin hauek jarraituz.-Oraina (eztabaida) 09:32, 23 urtarrila 2016 (UTC)

Uste dut egokiena abizenaren arabera salkatzea dela. Honetarako, {{DEFAULTSORT:Abizena(k), Izena}} ezartzen da kategorien aurretik, edo bizialdia txantiloia erabili daiteke kategorien ondoren. Abizenaren arabera sailkatzean adostasuna badago, prest nago kategoria honetan beharrezko aldaketak egiteko. Lainobeltz (eztabaida) 09:52, 23 urtarrila 2016 (UTC)
Aupa Lainobeltz. Ba axola ez badizu, zu zeu egin aldaketak. Ni ados nago eta gauza hauetan ni baino abilagoa zarela argi daukat. -Oraina (eztabaida) 15:35, 23 urtarrila 2016 (UTC)
Egina. Oharrak:
  • Korear izenetan abizena aurretik doa
  • Erromatar izenetan, eta dudak izan ditudanetan, ingelesezko artikuluak hartu ditut erreferentziatzat. Lainobeltz (eztabaida) 18:17, 23 urtarrila 2016 (UTC)