Edukira joan

Kaufman legea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaufman legea
Irudia
Motalege
Argitaratze-data1923ko ekainaren 2a
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Nongo eskumenen mendeNew York

1923ko Kaufman Elektrifikazio Legea, edo laburtzeko Kaufman legea, New Yorkeko Estatuko Batzarrak onartutako legea izan zen, New Yorkeko trenbide guztien elektrifikazioa 1926ko urtarrilaren 1a baino lehen agintzen zuena. Victor R. Kaufman asanbladako kide errepublikano hautatu berriak babestu zuen lege-proiektua, eta Al Smith gobernadoreak sinatu zuen 1923ko ekainaren 2an.

Legeak ez zuen salbuespenik egiten eta New Yorkeko barruti guztietako trafiko nagusiari eta karga-guneei eragiten zien, Staten Islandeko trenbide-sistema isolatua barne. Legeak diesel tren-makina ugari ekarri zituen New Yorkeko trenbideetara, eta Estatu Batuetako trenbideetan diesela ugaritzea bizkortu zuen. Tren konpainiek aurka egin zuten, eskariak aurkeztu zituzten eta legea deuseztatzea lortu zuten, konstituzioaren aurkakoa izateagatik[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]