Kautela-neurri
Itxura
(«Kautelazko neurri» orritik birbideratua)
Kautela-neurria edo kautelazko neurria[1] auzitegiek, epaiaren emaitza bermatzeko, behin-behinean hartzen duten neurria da. Prozesu penalean, epaia kondenatzailea bada erabakitakoa beteko dela segurtatzeko hartzen da.[2]
Horrenbestez, administrazio publikoko organo batek edo botere judizialeko epaile edo magistratu batek, aurretik juzgatu gabe, administrazio-ebazpenaren edo ebazpen judizialaren ondorioek interesdunentzat edo alderdi prozesalarentzat ondorio osoak izan ditzaten har ditzakeen jarduketa edo erabaki guztiak dira. Horretarako, bi baldintza bete behar dira: fumus boni iuris edo zuzenbide onaren itxura, eta periculum in mora edo arriskua denboraren joanean.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Administrazioarekiko Auziak Hiztegia] [2012] [Bake Epaitegiak Hiztegia] [2019] eta [Jurisdikzio Soziala Hiztegia] [2020]
- ↑ Euskalterm: [Prozedura Kriminala Hiztegia] [2015]
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvet Botella, Julio. (PDF) Medidas cautelares civiles. Ministerio de Justicia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |