Kecak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kecak dantzan gizonezkoek hartzen dute parte.
Kecak dantza Uluwatun.

Kecak (ahoskatuta /'ke.tʃak/), baita ere ketjak, ketjack edo ketiak, Baliko dantza da. Orain arte gizonezkoek dantzatzen zuten baina 2006an emakumezko talde bat sortu zen ere bai.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930. hamarkadan, Ramayana testu klasikoan oinarrituta, dantza hauek sortu ziren. Wayan Limbak, bertako dantzaria, Walter Spies margolari alemaniarrari dantza hauen mugimenduak sortzen lagundu zion. Horretako Ramaiana narrazioetan eta arao egiteko sanghyang dantzan oinarritu zen. Gaur egun tradizionala den dantza hau sortu zen. Turismoarentzako ere erakargarria da. Limbak dantzariak mundu osoan zabaldu zuen Kecak dantza.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun gizon inguruko talde bat zirkuluan edo zirkuluerdian jartzen dira. Guztiak liderraren inguruan eserita daude. Janzkera bera eramaten dute: gerrikotik gora biluzik, gerriko inguruan laukiez apaindutako arropak eta, batzutan, buruan, loreak janzten dituzte. Dantzaren oinarria besoen eta gorputz enborren mugimenenduan datza; aldi berean, abestiak interpretatzen dira. Zeremonian liderrak mugimenduak eta kantuak zuzentzen ditu.[3]

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza honek gudu bat antzezten du. Ramayanaren arabera guda horretan Janumanek Rama printzeari lagundu zion Ravana errege gaiztoaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://web.archive.org/web/20141025092250/http://www.thejakartapost.com/news/2006/12/03/cultural-liberty-under-spotlight-women-playwrights.html
  2. Michel Picard (April 1990). "'Cultural Tourism' in Bali: Cultural Performances as Tourist Attraction, Indonesia". Southeast Asia Program Publications, Cornell University: 37–74.
  3. Shinji Yamashita. "Review: Michel Picard, Bali: Cultural Tourism and Touristic Culture", Indonesia, 67, (1999), 177–182 or. Southeast Asia Program Publications, Cornell University.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]