Ramayana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramayana
Rama's Court, Folio from a Ramayana (Adventures of Rama) LACMA AC1999.127.36.jpg
Jatorria
EgileaValmiki
Jatorrizko izenburuaरामायण
Ezaugarriak
Genero artistikoaepopeia
Hizkuntzasanskritoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Lizentziajabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daItihasa (en) Itzuli
Fikzioa
Hanuman Ramaren aurrean.

Ramayana edo Ramaiana (euskaraz: «Ramaren erromantzea») Indiako bi poema epiko nagusietan laburrena da; Mahabharata («Bharata dinastiaren historia epikoa») da bestea. Valmiki poetak idatzi zuen Ramayama poema sanskrito hizkuntzaz, K.a. IV. mendean.

Berrogeita zortzi mila bertso dira, zazpi liburutan banatuak, eta Rama Vishnuren zazpigarren avatarrak Sita bahituriko emaztearen bila zebilela izandako abenturak kontatzen ditu. K. o. V. mende aldera berridatzi zuten poema, K.a. IV. mendean idatziriko testuak oinarritzat hartuta. Hiru atal berri erantsi zioten gero, erlijio eta Vishnurenganako debozio-eduki handiagoz hornitu zutenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]