Edukira joan

Kevlar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kevlar
Aurkitze data1965
Identifikatzaileak
CAS zenbakia24938-64-5
Gmelin82391
Poliparafenileno tereftalamidaren egitura kimikoa

Kevlarra edo poliparafenileno tereftalamida Stephanie Kwolek kimikariak lehen aldiz, 1965. urtean sintetizaturiko poliamida bat da. Stephaniek DuPontentzat lan egiten zuen. Kevlar zuntzen lorpena, ez zen batere erraza izan, eta Herbert Bladesen ekarpena nabarmendu behar da. Herbertek, prozesuan erabili beharreko disolbatzailearen arazoa konpondu zuen. Azkenik, DuPontek, 1972. urtetik aurrera, merkaturatu egin zuen.

Bi Kevlar mota daude batik-bat: Kevlar 29a eta Kevlar 49a

Kevlar 29a, ekoizpenetik irteten den zuntza bera da. Ohi, bere propietate mekanikoengatik, tiretan errefortzu bezala, edo ehunentzat erabiltzen da. Bere erabilpenen artean, kable, arropa erresistente (babeserako) eta balen aurkako txalekoen fabrikazioak daude.

Kevlar 49a, material konposatu bat eratzeko, zuntzak erretxinean zopatuak izan behar direnean erabiltzen da. Kevlar 49aren zuntzak gainaldetik bakarrik daude tratatuak, erretxinarekin izango duen lotura errazteko. Kevlar 49a muturreko kirolen ekipamendurako bozgorailuendako eta industria aeronautikoan erabiltzen da.

Poliamida honek, talde aromatikoak ditu bere barnean (aramida bat da), eta talde hauen artean elkarreragina dago. Baita ere amida taldeen artean, hidrogeno zubien bidez. Elkarreragin hauen ondorioz, lortutako zuntzek, prestazio altuak erakusten dituzte, makromolekula guztiak noranzko berean orientatuak geratzen baitira, baita ongi paketatuak ere.

Polimero honen sintesia, p-fenilendiamina eta azido tereftalikoaren dikloruroaren pausoz pausoko polimerizazioaren bidez egiten da.

Kevlarraren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zabalkuntza indar handia
  • Luzapen baxua edo egiturako zurruntasuna
  • Eroaletasun elektriko baxua
  • Erresistentzia kimiko altua
  • Uzkurdura termiko baxua
  • Gogortasun handia
  • Dimentsio egonkortasun bikaina
  • Mozteari erresistentzia handia

Kevlarraren erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kevlarrak, paper garrantzitsua bete du erabilera kritiko askotan:

  • Mars Pathfinder espaziontziaren lurrartze sistemaren aire poltsak, sokak
  • Diametro txikiko sokak
  • Hegazkinen jet motorren metraila kontrako blindajea, pasaiariak babesteko eztanda bat egonez gero
  • Pneumatiko funtzionalak, puztu gabe funtzionatzen dutenak
  • Urradura, mozketa eta beste hainbat lesioren aurkako eskularruak
  • Talka erresistentziadun kayakak, pisu gehigarririk jarri gabe
  • Eski, kasko eta racquet indartsu eta arinak
  • Balen aurkako txalekoak

Aramidak, nylonen familia batean daude, Nomexa eta Kevlarra barne. Kevlarra, balen aurkako txalekoak eta zulaketei erresistenteak diren bizikleta pneumatikoak egiteko erabiltzen da. Nomex eta Kevlar nahasketak, suaren aurkako arropak egiteko erabiltzen dira. Arrazoi honegatik, suhiltzaileek erabiltzen dituzte nahasketa hauekin egindako arropak.

Kevlarra poliamida bat da, amida taldeak para-fenileno taldeez banandurik dituena. Hau da, amida taldeak, fenilo eraztunari, elkarrekiko kontrako kokapenetan lotzen dira, karbono 1 eta 4an. Kevlarra polimero oso kristalinoa da. Denbora asko pasatu zen, material honentzat zentzuzko erabilpenen bat aurkitu zen arte, ez baitzen disolbatzaile bakar batean ere disolbagarri. Bere prozesua disolbazioan, beraz, erabat baztertua zegoen. Ez zen 500º Ctik behera disolbatzen.

Beste alde batetik, Nomexak, meta-fenileno taldeak ditu, hau da, amida taldeak, fenilo eraztunari, 1 eta 3 posizioetan lotzen dira.

Baina badago oraindik hobeto luzatzen den beste polimero bat: polietilenoa, molekula pisu ultra handikoa. Kevlarra ordezkatzera ere heldu zen, balen aurkako txalekoen fabrikazioan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]