Polimerizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Estirenoa poliestirenoan bihurtzeko polimerizazioa.

Polimerizazioa molekula nahiko xume eta arrunten kopuru handi bat elkartu eta kate edo sare egiturako makromolekulak eratzeko gertatzen den erreakzio kimikoa da.

Erreakzio horiek berez gertatzen dira landareetan, eta zelulosa, almidoia, proteinak eta abar eratzen dira. Industrian egiten diren polimerizazioak katalizatzaileak bertan direla eta beroaren, argiaren edo presioaren eraginpean gertatzen dira. Elkartzen diren molekula xumeak monomeroak dira eta eratzen den makromolekula, polimeroa; estirenoa, adibidez, poliestirenoaren monomeroa da.

Erretxina sintetikoak, gasolina, labaingarriak, nylona, polietilenoa, neoprenoa eta akrilikoak, adibidez, gutxi batzuk aipatzearren, azken 60 urte hauetan polimerizazioz lortutako gaiak dira. Polimerizazio teknika ugari erabiltzen dira, eta erreaktiboek egoera desberdinetan daudela erreakzionatzen dute kasu bakoitzean: gas egoeran, disoluzioan, suspentsioan, emultsio eran eta abar. Teknika hauetako batzuetan beharrezkoa da peroxido erako katalizatzaileak erabiltzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]