Kheti V.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kheti V.a edo Uahkara Kheti Egiptoko X. dinastiako lehen faraoitzat jotzen da, K. a. 2100 inguruan gobernatu zuelarik, historialariek, Egiptoko lehen tarteko aroa deitzen duten garaian.

Errege honek, Herakleopolis Magnatik gobernatzen zuen, baina herrialdearen zati bat baino ez zuen kontrolatzen eta dinastia etsaia zen Egiptoko XI. dinastiako agintarien aurka borrokatu behar izan zuen, euren egoitza Goi Egiptoko Tebasen zutena.

Bere izena ez da Abidoseko Errege Zerrendan agertzen, ezta Saqqarakoan ere. Sexto Julio Afrikanok eta Eusebio Zesareakoak ere ez dute aipatzen. Bere titulaturako Tronu izena duen txatal bat, Turineko Errege Kanonean dagoena, 5.1 erregistroan, berari buruz geratu den gauza bakarra da.


Aurrekoa
H...
Egiptoko faraoia
Egiptoko X. dinastia
Ondorengoa
Meri...