Meri...

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meri...
Faraoi

Bizitza
HeriotzaK.a. 2160
LeinuaEgiptoko X. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Meri..., Egiptoko X. dinastiako faraoi baten izenaren hasiera da, K.a. 2090 inguruan gobernatu zuena, historialariek, Egiptoko lehen tarteko aroa deitzen duten garaian.

Errege honek, Herakleopolis Magnatik gobernatzen zuen, baina herrialdearen zati bat baino ez zuen kontrolatzen eta dinastia etsaia zen Egiptoko XI. dinastiako agintarien aurka borrokatu behar izan zuen, euren egoitza Goi Egiptoko Tebasen zutena.

Bere izena ez da Abidoseko Errege Zerrendan agertzen, ezta Saqqarakoan ere. Sexto Julio Afrikanok eta Eusebio Zesareakoak ere ez dute aipatzen. Bere titulaturako Tronu izena duen txatal bat, Turineko Errege Kanonean dagoena, 5.x erregistroan, berari buruz geratu den gauza bakarra da.


Aurrekoa
Kheti V.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko X. dinastia
Ondorengoa
Se...ra Kheti