Khous
Khous | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Berriozar, Nafarroa |
Musika mota | Metal, Power Metal, Metalcore |
Urteak | 2001- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Baga-biga Maldito Digital Art Gates Records |
Taldekideak | |
Iñaki Kupi Hegoi Inga | |
Lehengo taldekideak | |
Andres Raul Eneko Luis Aritz | |
Informazio gehigarria | |
http://www.khous.net/ |
Khous 2001. urtean Berriozarren (Nafarroa) 5 lagunek sortutako euskal musika taldea da.
Iruñeko maketarik gabeko taldeen lehiaketan parte hartu zuten eta bigarren saria lortu zuten. 2002an, Cortomanía 2002 film-laburren jaialdirako aurkeztu zen Anacrónica Moderna film laburraren soinu-bandak Khousen hiru abesti zekartzan. Film laburrak soinu-banda onenaren saria jaso zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an Khousek El sótano estudioan grabatutako bere lehendabiziko maketa kaleratu zuen taldearen izenpean. Maketak arrakasta izan zuen eta Gipuzkoako zenbait gaztetxetan jotzeko aukera eskaini zien. 2005ean Euskadi Gaztea XV. maketa lehiaketa irabazi zuten[1].
2008ko otsailean, Iñaki Llarenak zuzendutako 4i estudioetan bere lehen diskoa ekoiztu zuten, Taupaden bidetik izenekoa eta Baga-biga diskoetxearen zigilupean.
2008ko ekainean Andres DJak taldea utzi zuen. 2009ko urtarrilean Khous taldeak jakinarazi zuen Raul bateriajoleak lan kontuengatik taldea uzten zuela eta Aritz bateriajole berria aurkeztu zuen.
2010ean Loturak (Malditodigital) haien bigarren lana aurkeztu zuten. Berriro Iñaki Llarenaren ekoizpenean, Realworld studios(UK)-etan grabatua, Drew Mazurek- en eskutik nahastuta eta Jacob Hansen-ek Masterizatua.
2011ean Taldea Villa de Bilbao-ko 23.edizioan finalera iritsi eta bigarren saria jasoko dute Euskal Herriko talde hoberena bezala geratuz.
2012an Eneko Lezak (baxujolea) taldeak utzi eta Luis Belmontek hartu zuen bere lekua.
2013 taldearen soinua gogortzen da Itsukeria (I/III) Geroaren hazia, haien trilogiaren lehenengo partea kaleratzearekin. Diska Aberin estudioetan grabatu, nahastu eta masterizatzen da.
2014ean Geroaren haziak trilogiaren lehenengo bideoa "Kontuz ibili" kaleratzen dute, Honekin Track1 bideoklip lehiaketa irabaziko dute.
2014ean Fedea(II/III) trilogiaren bigarren partea NX estudioetan grabatuko dute, beranduago Aberin estudioetan nahasia eta masterizatua izango dena.
2015ean Luisek (baxujoea) taldea utzi eta 2016an Hegoik hartuko du bere lekua.
2015ean Geroaren haziak trilogiaren bigarren bideoa "Ispilua" izenarekin kaleratzen dute
2018an Geroaren haziak trilogiaren hirugarren eta azken atala Sinergia(III/III) kaleratzen dute Art Gates Records disketxearekin. Lan hau Aberi Estudioetan ekoiztu eta grabatuko dute.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñaki Villanueva (ahotsa, 2001etik).
- Kupi (gitarra, 2001etik).
- Aritz Gonzalez (bateria, 2008tik).
- Hegoi (baxua 2016tik)
Taldekide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andres Cortés (DJ eta teklatuak, 2001-2008).
- Raul Etxabarren (bateria, 2001-2008)
- Eneko Leza (baxua, 2001-2012)
- Luis Belmonte (baxua 2012-2015)
- Aritz Gonzalez (bateriajolea 2008- 2021)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Khous (2004) maketa.
- Taupaden bidetik (2008, Baga-biga)
- Loturak (2010 Malditodigital)
- Itsukeria I/III Geroaren haziak (2013)
- Fedea II/III Geroaren haziak (2014)
- Sinergia III/III Geroaren haziak (2018, Art Gates Records)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaztea maketa lehiaketa: 2005
- Villa de Bilbao Lehiaketa: 2011 Bigarren saria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).