Ki (mesopotamiar mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ki (sumerieraz, lurra), Mesopotamiako mitologiako jainkosarik garrantzitsuenetako bat da. Aditu gehienak, jainkosa hau, ohiago, bere izen ezagunagoa den Ninhursag izenarekin ezagunagoa dela bat datoz, eta pertsonaia bera izango zela, baina ez dago batere argi. Bertsioren batzuk, Anshar eta Kisharren alaba dela diote, eta beste batzuk, Anu eta Nammurena (edo Nammurena eta Anuren ezkontidearena). Azken bertsio honen elezaharrak, hasiera batean, Lurra eta Zerua elkartuta zeudela dio, eta behin, jatorrizko ozeanotik azaleratu zen mendi bat izan zirela. Mendiaren tontorrak, oinarria lurrean zuena, Zerua ukitu zuen. Anu, Zerua zen, eta Ki, lurra. Nammu, Kiren ama, Lurra inguratzen zuen jatorrizko ozeanoa zen, jatorrizko kaosa. Anuk eta Kik seme bat izan zuten, Enlil (En = Jauna eta lil = airea edo atmosferarena), jaiotzerakoan, Zerua eta Lurra banandu zituena, honela, eguna sortuz.

Enki eta Ninmah, Enki eta Ninhursagen mitoa istorio mitikoen, Ziusudraren istorio sumeriarraren eta Atrahasis eta Enuma Elish olerki epiko akkadikoen protagonista izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]