Ziusudra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziusudra
Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Ziusudra (akaderaz: 𒍣𒌓𒋤𒁺 zi-ud-su₃-ra₂, neo-asirieraz: 𒍣𒋤𒁕 zi-sud-da,[1] antzinako grezieraz: ΞίσουθροςXísouthros; Utnapishtim babiloniarrentzat eta Atrahasis akadiarrentzat) mesopotamiako mitologiako heroi bat da, Uholde Handiaren mitoaren protagonista. Bere bertsio antzinakoena Nippurren topatutako taulatxo batean dago.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitoak, gizakiek, euren jokaera eta zaratekin jainkoak nola nekarazi zituzten kontatzen du, eta hauek, gizakiak suntsitzea erabakitzen dute euri jasa bat bidaliz. Enki, gizakiak sortu zituena izan zena, Nippurreko testuaren arabera "Anu, Enlil, Enki eta Ninhursagek buru beltzen herria sortu ondoren" kupidatu egiten da eta gizakiak suntsitzerik ez duela nahi dio.

"Nik nahi dut (...) ez? giza arraza suntsitzea
Ninturentzat, nik sortutakoen suntsipena eragotzi nahi dut
Jendea bere tokietara itzularaziko dut
eta euren itzala baketsua izan dadin egingo dut".

Ondoren, Ziusudrari itsasontzi bat sortu eta bertan animalia espezie ezberdinekin babestuko dela dio, euri jasa igaro arte.

"Ziusudrak bere ondoan entzun zuen
harresiaren ezkerraldean tente zegoelarik:
"Harresiaren ondoan, nik hitz bat esango dizut
(entzun) nire hitza, jarri arreta nire esanei
Euri jasa batek uholdepean hartuko ditu gurtza toki
eta etxe guztiak, Gizateriaren hazia suntsitzeko (...)
(Hau) da erabakia
(jainkoen) batzarraren dekretua
(Hau) da An, Enlil (eta Ninhursag)en hitza
(...) erregetzaren suntsipena".

Beranduago, narrazioak, euri jasaren istorioarekin jarraitzen du.

"Ekaitz eta haize guztiak agertu ziren (une berean)
euri jasak gurtza tokiak inbaditu zituen
Zazpi egun eta zazpi gauez euri jasak lurra deuseztu ondoren
eta ontzitzarra ur handietan ekaitz handiengatik kulunkatua izan ondoren
Utu irten zen, zerua eta lurra argituz
Ziusudrak, orduan, bere ontzitzarreko leiho bat ireki zuen
Utuk bere izpiak ontzitzarrean sarrarazi zituen
Ziusudra erregea, (orduan) Uturen aurrean belaunikatu zen
erregeak, idi eta ahari mordoa sakrifikatu zizkion".
"Zerua eta lurragatik deituko duzue (...)"
"An (eta) Enlilek, zerua eta lurragatik deitu zuten
lurretik agertu ziren animaliak agerrarazi zituzten
Ziusudra erregea An (eta) Enlilen aurrean belaunikatu zen
An (eta) Enlilek Ziusudra zaindu zuten, jainkoarena (bezalako) bizia eman zioten
berarentzat, jainkoarena (bezalako) putz bat jeitsiarazi zuten
Orduan, Ziusudra erregea, garai hartan
Gizateriaren hazia suntsipenetik salbatu zuena
itsasoetatik haratago, Dilmunean biziarazi zuten".

Hau, ondoren, asiriar mitologian isladatuta egon zen, Atrahasis olerki akadiarrean, non heroia Atrahasis den.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ziusudra» Oracc: The Open Richly Annotated Cuneiform Corpus.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]