Bahitua (Robert Louis Stevenson)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kidnapped» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kidnapped
RLS Kidnapped 1886 US.jpg
Kidnapped eleberriaren 1888ko lehenbiziko estatubatuar argitalpena (Scribner's Sons, New York.
Datuak
Egilea Robert Louis Stevenson
Argitaratze-data 1886
Generoa Abentura eta Historia
Jatorrizko izenburua Kidnapped
Hizkuntza Ingelesa eta eskoziera
Argitaratzailea Cassell and Company Ltd
Herrialdea  Eskozia
Orrialdeak 136
ISBN 978-0-486-41026-5
OCLC 43167976
Euskaraz
Izenburua Bahitua[2]
Itzultzailea Susana Preboste
Argitaratzailea Igela
Argitaratze-data 1994
Orrialdeak 295

Bahitua (jatorrizko izenburua ingelesez Kidnapped) Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen historia eta abenturazko eleberri bat da. Lehenbiziko aldiz 1886ko maiatza eta uztailaren artean Young Folks aldizkarian argitaratu zen. 1893an Catriona izeneko jarraipen eleberria argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozian, 1752. urtean dago girotua, 1745eko Matxinada jakobita eta gero. Protagonista David Balfour izeneko hemezortzi urteko mutil bat da eta eleberria benetako gertaera historiko batean oinarritzen da: Britainiar Gobernuko ordezkari zen Colin Campbell Azeri Gorriaren hilketa eta haren ondorioak.

Zenbait pertsonai historiko agertzen dira eleberrian zehar, garrantzitsuenak: Colin Campbell, Alan Breck Stewart, James Stewart, Cluny MacPherson eta Rob Roy entzutetsuaren seme zen Robin Oig MacGregor.

Aipatzekoa da Stevensonek Eskoziako Lur Garaietako biztanleekiko eta kultura gaelikoarekiko orohar azaltzen duen sentiberatasuna eta begirunea.

Bitxikeri gisa, Duncan Dhu musika taldearen izena eleberri honetan agertzen den Duncan Dhu Maclaren pertsonaitik dator.

Zinema eta telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bahitua (Robert Louis Stevenson) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.