Kimetz Renteria
| Kimetz Renteria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, 2002ko ekainaren 14a (23 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Kimetz Renteria Elorza (Bilbo, Bizkaia, 2002ko ekainaren 14a) euskal aktorea da, Goǃazen 6.0 denboraldiko protagonistetako bat. Horretaz gain, zenbait komunikabidetan agertu da transexualitateaz hizketan.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Ibarrekolanda institutuan gauzatu zituen ikasketak. Naizen elkarteko kidea da. Transexuala den aldetik gaiari buruzko hainbat telebista programatan agertu da, besteak beste Gure Kasa saioan gonbidatu gisa.[2] 2019an Bagoǃaz lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Adierazi zuenaren arabera, lehiaketan parte hartzeko arrazoietako bat transexualitatea ikustarazteko aukera izan zen.[3] Ez zuen lehiaketa irabazi, baina Goǃazen telesailaren seigarren denboraldirako probak gainditu zituen, eta protagonistetako bat izan zen. Transexual baten papera egiten du.[4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bagoǃaz 3.0 (2019). Lehiakidea (13 atal)
- Goǃazen 6.0 (2019-2020). Gabo Alberdi (13 atal)
- Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Kimetz: ‘Mis amigos me dijeron que lo contara y en febrero di el paso’» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-07-03).
- ↑ «Trans Ikusgarritasunaren Eguna hizpide, gaur gauean, 'Gure Kasa'ren atal berezian» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-07-03).
- ↑ «Kimetz Renteria, ETB1eko Bago!az 2019 lehiaketako parte-hartzailea | | EiTB Bago!az» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-07-03).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (kontsulta data: 2019-07-03).