Ekainaren 14
Ekainaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita bosgarren eguna da, 166garrena bisurteetan. 200 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1931 - Lizarran alkateen biltzarrak autonomia estatutu bat eskatu zuen Hego Euskal Herriarentzat.
- 1979 - EIAren lenenengo kongresua ospatu zen Leioan.
- 1985 - Ziburuko Trinkete tabernara metraileta bidezko atentatua. Bertan zeuden Emilie Weiss eta Claude Doer hilik.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1648 - Margaret Jones sorginkeriaz akusatu eta urkatu zuten Bostonen.
- 1800 - Napoleonek austriar armada garaitu zuen Marengoko guduan
- 1905 - Potemkin korazatuaren matxinada hasi zen.
- 1907 - Norvegiak emakume sufragioa onartu zuen.
- 1982 - Argentinar armadak amore eman zuen Malvinetako Gerra amaituz.
- 2010 - Tajikistan hegoaldeko istilu etnikoetan ia 200 hildako egon ziren. Milaka pertsonek Uzbekistanera ihes egin zuten, muga zeharkatuz.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1967 - To Sir, with Love filma estreinatu zen, James Clavellek zuzendu eta Sidney Poitierek antzeztua.
- 1991 - Robin Hood: Prince of Thieves filma estreinatu zen, Kevin Reynoldsek zuzendu eta Kevin Costner, Morgan Freeman, Christian Slater, Alan Rickman eta Mary Elizabeth Mastrantonio aktoreek antzeztu zutelarik.
- 199 - The Cable Guy ("Kablearen Tipoa") filma estreinatu zen, Ben Stillerek zuzendu eta Jim Carrey, Matthew Broderick eta Leslie Mann aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2013 - Euskarak Interneten bere berezko goi mailako domeinu orokorra lortu zuen: '.eus'.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2011 -
- Edurne Pasaban alpinista eta mendizale tolosarrak 2010eko Euskal Herritar Unibertsala Saria jaso zuen.
- Bilbao Basket euskal herritar saskibaloi taldeak FC Barcelona kataluniar taldearen aurka ACB Ligako finala 3-0 emaitzaz galdu zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2005 - Asafa Powell jamaikarrak 100m.tako munduko errekor berria lortu zuen, 9,77 segundorekin.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1851 - Basilio Lacort, nafar kazetari eta militarra (h. 1908).
- 1880 - Nikolas Atxukarro, euskal neuropsikiatra (h. 1918).
- 1900 - Eugenio Imatz, donostiar filosofo eta itzultzaile errepublikazalea (h. 1951).
- 1905 - Joaquín Lucarini, euskal eskultorea (h. 1969).
- 1910 - Ricardo Irezabal Benguria, bizkaitar enpresaburua (h. 1987).
- 1941 - Juan Jose Sagardui, euskal txirrindularia (h. 2010).
- 1946 - Sol Panera, bizkaitar galerista.
- 1948 - Roland Hureaux, lapurtar politikari eta funtzionarioa, gaullismoaren jarraitzailea.
- 1953 - Esther Gorostiza, bizkaitar pediatra
- 1956 - Jose Antonio Suso, arabar politikari jeltzalea.
- 1969 - Pedro Alberto Cano, bizkaitar futbolaria (h. 2002).
- 1975 - Gorka Vázquez, bizkaitar zinema zuzendari eta diseinatzaile grafikoa.
- 1980 - Iñaki Urrutia, nafar dantzaria.
- 1984 - Ioseba Redondo, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1991 - Iñigo Carro, bizkaitar futbolaria.
- 1994 - Ander Romarate, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- 1995 - Óscar Gil, nafar futbolaria.
- 1996 - Gaizka Maiza, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 2002 - Kimetz Renteria, bizkaitar aktorea.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1529 - Fernando II.a Austriakoa, Austria Aurrekoko artxiduke eta Tirolgo konde inperiala (h. 1595).
- 1649 - Johannes Fatio, suitzar kirurgialari eta obstetrizialaria (h. 1691).
- 1730 - Antonio Sacchini, italiar musikagilea (h. 1786).
- 1736 - Charles-Augustin de Coulomb, frantziar matematikari, fisikari eta ingeniaria, Coulomb-en legearen garatzailea (h. 1806).
- 1798 - František Palacký, txekiar historialaria eta politikaria (h. 1876).
- 1811 - Harriet Beecher Stowe, estatubatuar eleberrigilea (h. 1896).
- 1823 - Piotr Lavrovich Lavrov, errusiar iraultzailea eta filosofoa (h. 1900).
- 1838 - Yamagata Aritomo, Japoniako Lehen Ministroa (h. 1922).
- 1845 - Antonio Maceo, Kubako militarra (h. 1896).
- 1856 - Andrei Markov, errusiar matematikaria (h. 1922).
- 1858 - Manuel José Othón, mexikar idazlea.
- 1864 - Alois Alzheimer, alemaniar neurologoa (h. 1915).
- 1868 - Karl Landsteiner, austriar-estatubatuar medikua, 1930eko Medikuntzako Nobel saria (h. 1943).
- 1871 - Jesús del Corral, kolonbiar idazle eta politikaria.
- 1877 - Jeanne Bathori, frantziar mezzosopranoa.
- 1882 - Ion Antonescu, errumaniar militar eta politikaria (h. 1946).
- 1894 -
- Maria-Adelaida Luxenburgokoa, Luxenburgoko dukesa-handia (h. 1924).
- José Carlos Mariátegui, Peruko Alderdi Sozialistaren sortzailea.
- 1903 - Alonzo Church, estatubatuar logikari eta matematikaria (h. 1995).
- 1904 - Margaret Bourke-White, estatubatuar argazkilari eta argazkigintza dokumentalaria (h. 1971).
- 1907 - René Char, frantziar poeta, nazien aurkako erresistentzian parte hartze aktiboa izan zuena (h. 1988).
- 1908 - Kathleen Raine, britainiar poeta (h. 2003).
- 1909 -
- Burl Ives, estatubatuar abeslari, musikari, aktore eta egilea (h. 1995).
- Elisa Garrido, espainiar militante antifaxista libertarioa (h. 1990).
- 1916 -
- Dorothy McGuire, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (h. 2003).
- 1917 - Atle Selberg, norvegiar matematikaria (h. 2007).
- 1920 - Velia Martínez, estatubatuar aktorea, abeslaria eta diskoteka-dantzaria, Mayra Gómez Kempen ama (h. 1993).
- 1922 - Kevin Roche, irlandar jatorriko estatubatuar arkitektoa (h. 2019).
- 1924 -
- James W. Black, eskoziar sendagile eta farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2010).
- Arthur Erickson, kanadar arkitektoa (h. 2009).
- 1926 - Hermann Kant, alemaniar idazlea (h. 2016).
- 1928 -
- Carlos Flores López, espainiar arkitektoa.
- Ernesto Guevara Che, argentinar-kubatar iraultzailea (h. 1967).
- 1932 -
- Javier Echevarría, Opus Deiko apaiz nagusia.
- Miroslav Hroch, txekiar historialaria.
- 1933 - Jerzy Kosinski, poloniar-estatubatuar eleberrigilea (h. 1991).
- 1935 -
- Dieter Forte, alemaniar idazlea (h. 2019).
- Vivian Gornick, estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista feminista.
- 1937 - Jørgen Leth, daniar poeta eta zinema zuzendaria.
- 1938 - Julie Felix, estatubatuar-ingeles folk abeslaria (h. 2020).
- 1939 - Colin Thubron, britainiar eleberrigile eta idazlea.
- 1940 - Zubaida Tharwat, egiptoar zinema, telebista eta antzoki aktorea (h. 2016).
- 1941 - Òscar Tusquets, kataluniar arkitektoa.
- 1945 - Jörg Immendorff, alemaniar margolari eta eskultorea (h. 2007).
- 1946 - Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohia.
- 1949 - Alan White, ingeles bateria-jotzaile eta abeslaria, Yes taldeko kidea (h. 2022).
- 1952 - Adèle Anderson, britainiar aktorea eta abeslaria.
- 1954 - Muammar Z.A., Indonesiako Qari eta Hafiz seniorra.
- 1957 - Mona Simpson, estatubatuar saiakera-idazlea eta nobelagilea.
- 1958 - Eric Heiden, estatubatuar kirolaria, izotz gaineko abiadura-patinajean historiako osoenatzat hartua.
- 1960 - Marcos Couch, argentinar eskalatzailea.
- 1965 - Jordi Hereu, Bartzelonako alkate ohia.
- 1966 -
- Gilberto Carlos Nascimento, Betinho, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Eduardo Waghorn, txiletar gitarra-jotzaile, kantari, musikagile eta abokatua.
- 1968 - Silvia Lutucuta, angolar kardiologoa, unibertsitateko irakaslea eta Angolako Osasun ministroa.
- 1969 - Steffi Graf, alemaniar tenislaria, Golden Slama eskuratzen lehenengo emakumea.
- 1970 - Brad Will, estatubatuar dokumentalista independente eta militante anarkista (h. 2006).
- 1978 -
- Diablo Cody, estatubatuar zinema-gidoigilea eta idazlea.
- Nikola Vujčić, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- 1979 - Paradorn Srichaphan, tailandiar tenis jokalaria.
- 1982 - Lang Lang, txinatar piano-jotzailea.
- 1983 - Anahí de Cárdenas, perutar aktorea, abeslara, modeloa eta dantzaria.
- 1984 - Joy Esther, franko-espainiar aktore eta abeslaria.
- 1989 - Lucy Hale, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1992 -
- Ben Halloran, australiar futbolaria.
- Daryl Sabara, estatubatuar aktorea.
- 1999 - Tzuyu, taiwandar abeslaria, Twice taldeko kidea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1516 - Joanes III.a Nafarroakoa, Nafarroako erregea (j. 1469).
- 1870 - Charles Korta, lapurtar politikaria, bonapartismoaren aldekoa, En Gomèrren (j. 1805).
- 1926 - Enrique Areiltza Arregi, Bilboko mediku ospetsua (j. 1860).
- 1937 - Serapio Mendarte, politikari jeltzale, Errenteriako zinegotzi eta Eusko Gudarosteko gudaria, tiroz eraila (j. 1889).
- 1963 - Luciano Pérez Platero, nafar elizgizona, Burgosen (j. 1882).
- 1981 - Crescente Olariaga, gipuzkoar futbolaria, Bartzelonan (j. 1903).
- 1987 - Ricardo Irezabal Benguria, bizkaitar enpresaburua, Madrilen (j. 1910).
- 2004 - Juan Mari Musti Mujika, zumarragar futbolaria (j. 1963).
- 2012 - Maribel Forcadas, espainiar medikua eta EHUko irakaslea (j. 1949).
- 2020 - Jose Mari Arregi Laka, Altzu, bizkaitar bertsolaria (j. 1934).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1594 - Orlando di Lasso, flandestar musikagilea (j. c. 1532).
- 1642 - Saskia van Uylenburgh, Rembrandt margolariaren emaztea eta honen margo eta marrazki askotarako modeloa (j. 1612).
- 1698 - Colin MacLaurin, eskoziar matematikaria (j. 1698).
- 1800 - Jean-Baptiste Kléber, frantziar jeneral eta arkitektoa (j. 1753).
- 1801 - Benedict Arnold, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrako estatubatuar militarra (j. 1741).
- 1837 -
- José Aznárez Navarro, espainiar politikaria (j. 1759).
- Giacomo Leopardi, italiar idazlea (j. 1798).
- 1853 - Zahari Zograf, bulgariar margolaria (j. 1810).
- 1868 - Claude Pouillet, frantziar fisikaria (j. 1791).
- 1877 - Charles Frederick Henningsen, anglo-estatubatuar idazle eta mertzenarioa (j. 1815).
- 1883 - Edward FitzGerald, ingeles idazlea (j. 1809).
- 1886 - Aleksandr Ostrovski, errusiar antzerkigilea (j. 1823).
- 1909 - Witold Wojtkiewicz, poloniar margolaria, sinbolismo mugimendukoa (j. 1879).
- 1914 - Adlai Stevenson I.a, AEBetako 23. presidenteordea (j. 1835).
- 1920 - Max Weber, alemaniar ekonomilari eta soziologoa (j. 1864).
- 1926 - Mary Cassatt, estatubatuar margolaria (j. 1844).
- 1927 - Jerome K. Jerome, ingeles idazlea (j. 1859).
- 1928 - Emmeline Pankhurst, britainiar aktibista politikoa, mugimendu sufragistaren sortzaileetako bat (j. 1858).
- 1933 -
- Alice Elizabeth Doherty, estatubatuar emakume bizarduna (j. 1887).
- Diego Mendoza Pérez, kolonbiar idazle eta politikaria.
- 1936 -
- Maksim Gorki, errusiar idazlea (j. 1868).
- Gilbert Keith Chesterton, britaniar idazlea (j. 1874).
- 1938 - William Wallace Campbell, espektroskopian espezializatutako estatubatuar ingeniari eta astronomoa (j. 1862).
- 1942 - Heinrich Vogeler, alemaniar margolari, diseinatzaile eta arkitektoa (j. 1872).
- 1946 -
- John Logie Baird, britainiar fisikaria (j. 1888).
- Federigo Enriques, italiar matematikaria (j. 1871).
- 1947 - Albert Marquet, frantziar margolaria (j. 1875).
- 1967 - Tudor Arghezi, errumaniako olerkaria (j. 1880).
- 1968 - Salvatore Quasimodo, italiar olerkaria eta itzultzailea, 1959ko Literaturako Nobel Saria (j. 1901).
- 1986 - Jorge Luis Borges, argentinar idazlea (j. 1899).
- 1987 - Geraldine Page, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 1990 - Erna Berger, alemaniar sopranoa (j. 1900).
- 1991 - Peggy Ashcroft, britainiar antzezlea (j. 1907).
- 1993 - Étienne Borne, frantziar filosofoa (j. 1907).
- 1994 -
- Henry Mancini, pelikuletarako musika sortzaile estatubatuarra (j. 1924).
- Marcel Mouloudji, frantziar abeslaria, idazlea eta antzezlea (j. 1922).
- 1995 -
- Rory Gallagher, irlandar gitarra-jotzaile, konposatzaile eta produktorea (j. 1948).
- Roger Zelazny, idazlea.
- 1996 - Gesualdo Bufalino, italiar idazlea (j. 1920).
- 1999 -
- Osvaldo Dragún, argentinar dramagilea (j. 1929).
- Dolores Jiménez Alcántara, Niña de la Puebla, espainiar kantaria.
- 2001 - Ramón Mendezona Roldán, Radio España Independienteren azken zuzendaria.
- 2002 - June Jordan, karibear-estatubatuar poeta, saiakeragile eta aktibista (j. 1936).
- 2005 - Carlo Maria Giulini, italiar orkestra eta opera-zuzendaria (j. 1914).
- 2007 - Kurt Waldheim, Austriako presidentea eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1918).
- 2012 - Marjorie Hyams, estatubatuar jazz-musikari, bibrafonista, pianista, bateria-jole eta musika-moldatzailea (j. 1920).
- 2014 - María Wonenburger, espainiar matematikaria, Fulbright beka jaso zuen lehen espainiar emakumea (j. 1927).
- 2020 - Elsa Joubert, hegoafrikar idazlea (j. 1922).
- 2021 - Enrique Bolaños, Nikaraguako presidentea (j. 1928).
- 2022 - A. B. Yehoshua, israeldar idazlea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Adei/Adeia eta Ortzuri/Orzuri.
- MOE - Odol emailearen eguna
- Estatu Batuak - Banderaren eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |