Kladodio
Itxura
Kladodioa hostoaren eginkizunak betetzeko gaitasuna duen zurtoina edo adarra. Landare batzuetan, hodi-egitura izaten du (zainzurietan); beste batzuetan, hosto mamitsu batena (indipikuan); eta, beste zenbaitetan, benetako hosto batena (erratz landarean). Azken horren kladodioei filokladodio edo kladofilo esaten zaie.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.