Zainzuri
Zainzuri | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Asparagaceae |
Generoa | Asparagus |
Espeziea | Asparagus officinalis |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | esparrago |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Zainzuria edo frantses-porrua barazki luzea eta haritsua da, zuri edo berde kolorekoa eta lodiera desberdinetakoa. Barazki horren asparagina izeneko substantzia gernura pasatzen delako gertatzen da hori.
Gurean, Nafarroako Erriberakoa preziatua da.
Zainzuria Afrikatik eta Ekialdetik etorritako landarea da. Duela 6.000 urte baino gehiago lantzen zuten egiptoarrek, eta horien bidez iritsi zen Greziara eta Erromara.
Elikaduraren ikuspuntutik, oso kaloria gutxi dituen janaria dugu (10-20 kcal 100 g-ko): ez du koiperik eta karbohidratoak ere gutxi, proteinetan barazki aberatsenetako bat bada ere (% 2,28). Zuntz dezente du (% 2,1), A, C eta E bitaminak ere bai, eta B taldekoetan azido foliko ugari du. Gatz mineraletan, potasioa, fosforoa, burdina eta magnesioa ditu batik bat.
Kimuek asparagina eta tironina (aminoazido usaintsu bat) dauzkate, eta, gainera, nitrogenoa, sufrea, koniferina deritzan glukosido bat, bainilina, azido sukzinikoa, azukrea, etab[1].
Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi motatako esparrago freskoak daude: zuriak eta berdeak. Udaberrian eta uda-hasieran hazten dira, eta 30 cm inguru dutenean biltzen dira.
Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]


- Zainzuri-krema
- Zainzuri-tortilla
- Zainzuriak arrozarekin
- Zainzuriak urdaiazpikoarekin
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Zainzuriak. Venusen belarrak, Antxon Aguirre Sorondo.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Nafarroako zainzuriaz probintziako gobernuaren webgunean
|