Koilaren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koilaren teoriak koilarak energia-gastuaren metafora eta irudikapen bisual gisa erabiltzen ditu.

Koilaren teoria pertsona desgaituek, neurodibergenteek eta/edo gaixo kronikoek egunerokoan dituzten zailtasunak ilustratzeko erabiltzen den metafora da. Metafora hori beren esperientzia deskribatzeko erabiltzen dutenei spoonie deitzen zaie[1][2].

Koilaren teoria pertsona desgaituen eta/edo neurodibergenteen komunitateetan oso erabilia bada ere, kontzeptu hau neologismotzat hartzen da oraindik[3].

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koilaren teoria Christine Miserandino estatubatuar idazle eta blogariak sortu zuen 2003ko The Spoon Theory saiakeran, lupus eritematoso sistemikoa izatea nola sentitzen zuen adierazteko modu gisa. Jatetxean ari zela, lagun batek sendagaiak hartzen ikusi zuen, eta bat-batean lupusa izatea zer zen galdetu zion. Miserandinok koilara batzuk hartu eta lagunari eman zizkion. Koilarak adibidetzat hartuta, azaldu zion gaixotasun kronikoa duten pertsonek eguneroko jarduerak nola egiten dituzten energia mugatua erabiliz. Koilara kopuruak adierazten zuen zenbat energia gastatu behar zuen egunean zehar[4].

Lagunak egunean zehar egiten dituen zeregin desberdinak adierazi zituenean, Miserandinok koilara bana hartu zion jarduera bakoitzerako. Koilaraz koilara hartzen zion bat geratu zitzaion arte. Orduan lagunak gosea zuela esan zion, eta Miserandinok erantzun zion jateko edo janaria prestatzeko beste koilara bat erabili behar zuela, eta hurrengo ekintza arretaz aukeratu behar zuela energia egunaren amaiera arte gordetzeko[4].

Beste erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koilara teoria desgaituen komunitatean zehar zabaldu da, baita beste talde marjinalisatuetan ere, jasaten duten nekea eta burn-out deskribatzeko. Gehien erabiltzen da desgaitasun ikusezinaren esperientziari erreferentzia egiteko, hori sarritan alferkeria edo trebetasun eskasa bezala hautematen baita[5]. Naomi Chainey kazetariak dio desgaitasunik gabeko hainbat pertsonak ere erabiltzen dituztela termino hau neke forma ez-kronikoei erreferentzia egiteko[6]. Adibidez, batzuetan erabiltzen da haur jaioberria izatearekin lotutako nekea azaltzeko, egoera horrek askotan lo-falta kronikoa dakarrelako[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Gifford, Bonnie Evie. «What is Spoon Theory?» Happiful 2023-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) Sabater, Valeria. «Teoría de las cucharas ¿en qué consiste?» La mente es maravillosa 2021-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Ingelesez) «The Spoon Theory» FibroAction jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-09-08) (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. a b (Ingelesez) Miserandino, Christine. (2003). «The Spoon Theory written by Christine Miserandino» But You Don't Look Sick jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-11-17) (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. (Ingelesez) «Explaining low stamina levels - with spoons» BBC News 2013-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  6. (Ingelesez) Chainey, Naomi. «Stop appropriating the language that explains my condition» The Sydney Morning Herald 2016-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  7. (Ingelesez) Hampton, Jameson. (2017). «Confreaks TV | Understanding 'Spoon Theory' and Preventing Burnout - RailsConf 2017» Confreaks jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-01-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]