Kollaako gudua
Kollaako gudua | |
---|---|
Mota | gudu |
Honen parte da | Neguko Gerra |
Denbora-tarte | 1939ko abenduaren 7a - 1940ko martxoaren 13a |
Data | 1939ko abenduaren 7a |
Kokaleku | Kollaa (en) |
Herrialdea | Errusia |
Kollaako guda 1939ko abenduaren 7tik 1940ko martxoaren 13ra izan zen Koolla ibaian, Karelian, Finlandian, Finalandia eta SESBen arteko Neguko Gerraren barruan.
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiak sobietarrek baino tropa gutxiago zituen arren, bere indarrek (12. dibisioa) Armada Gorriari aurre egitea lortu zuten. Sobietarrek errepideak kontrolatzeko agindua jaso zuten. Kollaa inguruak, ordea, errepide gutxi zituen, guztiak finlandiar tropek mantenduak. Bestalde, sobietarrek ez zuten eskirik, eta horrek desabantaila ematen zien finlandiarren aurrean.
Sarritan, Kollaa Neguko Gerran defendatzeko lekurik zailenetako bat izan zela uste da: Armada Gorriak Finlandiako lerroetara artilleriako 40.000 obus jaurtitzeko gaitasuna zuen egun batean, eta Finlandiako artilleriak, berriz, 1.000 baino ezin zituen jaurti onenean.
Galera handiak izan zituzten arren, Finlandiako hamabigarren dibisioak Armada Gorriari aurre egitea lortu zuen eta batailak 1940ko martxoaren 13ra arte jarraitu zuen. Armada Gorriak hainbat arrakasta lortu zituen, finlandiar lerroak bere posizioetatik kanpora bultzatuz, baina finlandiar armadak kontraeraso sistematikoak egin zituen bere lerroak berrezartzeko.[1]
Finlandiarren defentsa kolapsatzeko zorian egon zen 1940ko martxoan. Sobietarrek Finlandiako lineak gainditzea lortu zuten. Ondorioz, 12. Dibisioko komandante finlandiarrak Kollaaren defentsa bertan behera uzteko agindu zuen. Hala ere, azkenean, komandanteak nahiago izan zuen kontraeraso bat prestatzea.
Azkenean, bi herrialdeek 1940ko martxoaren 13an negoziatu zuten. Kontraerasorako agindua bertan behera utzi zen, eta militarrei agindu zitzaien beren posizioei eusteko liskarrak amaitu arte.
Heriotz Zuria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Simo Häyhä, Finlandiako frankotiratzaile famatua, "Heriotz zuria" ere deitua, gudu honetan nabarmendu zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Trotter, William (2002). The Winter War. London, United Kingdom: Aurum Press. 123–130.or. ISBN 9781565122499.
- ↑ https://www.historyextra.com/period/second-world-war/worlds-deadliest-sniper-simo-hayha-finnish-white-death-winter-war/