Abenduaren 7
Abenduaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita batgarren eguna da, 342.a bisurteetan. 24 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1984 - Urdaibai biosfera erreserba izendatu zuen UNESCOk.
- 2009 - Osakidetzak lehendabiziko sexu-aldaketa ebakuntza egin zuen Gurutzetako ospitalean.
- 2010 - Barakaldon gizon batek bere 25 urteko neskalagun ohia hil zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1941 - Pearl Harborko erasoa: Japoniako Itsas Armadak Estatu Batuen Hawaiiko Pearl Harborko base militarrari eraso zion. Ondoren, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerran parte hartzea erabaki zuten.
- 1975 - Indonesiak Ekialdeko Timor inbaditu zuen.
- 1988 -
- Yasser Arafatek Israelek existitzeko duen eskubidea onartu zuen.
- Iparraldeko Armenian (garai hartan Sobietar Batasuna) 6,8 graduko lurrikara izan zen. 30.000 pertsona hil, hamar milaka zauritu eta 500.000 etxerik gabe gelditu ziren. Giumri, Armeniako bigarren hiririk handienaren %60 suntsitu zen
- 2004 -
- Hamid Karzai Afganistango presidente izendatu zuten.
- John Kufuor Ghanako presidente berrautatu zuten.
- 2008 - Greziako poliziak gazte bat tiroz hil ostean, liskarrak hedatu ziren herrialdeko hiri desberdinetan.
- 2010 - Julian Assange Wikileaks webgunearen arduraduna Erresuma Batuan atxilotu zuten.
- 2011 - Mumia Abu-Jamal ekintzaileari ez zioten azkenean heriotza zigorra ezarri. berria.info
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980 - Azaroaren 29an Oñatin hasitako Korrikaren lehenbiziko ekitaldia bukatu zen Bilbon.
- 2007 - 40 urteren ostean Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek eginiko Ama Lur filma Durangoko Azokan berriro estreinatu zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1950 - Kim filma estreinatu zen, Victor Savillek zuzendu eta Errol Flynn, Dean Stockwell eta Paul Lukas aktoreek antzeztu zuten.
- 1979 - Star Trek: The Motion Picture (Star Trek: Filma) filma estreinatu zen, Robert Wisek zuzendu eta William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, Walter Koenig, Nichelle Nichols, George Takei, Persis Khambatta eta Stephen Collins aktoreek antzeztu zuten.
- 2001 - Ocean's Eleven (Oceanen Haimaikak) filma estreinatu zen, Steven Soderberghek zuzendu eta Brad Pitt, George Clooney, Julia Roberts, Matt Damon eta Andy García aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1920 Max eta Harold Stoehrerrek autotxokeak patentatu zituzten.[1]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1710 - Ambrosio Meabe, bizkaitar filantropoa, Mexikoko Ilustrazioaren mugimenduaren sortzailetariko bat (h. 1781).
- 1768 - Jean Isidore Harizpe, Frantziako Armadan aritutako euskal militarra, Frantziako mariskala izandakoa (h. 1855).
- 1777 - Joaquín María Ferrer, euskal herritar politikari liberala eta militarra (h. 1861).
- 1797 - Ambrosio Orbegozo, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1864).
- 1841 - Mariano Zuaznabar, gipuzkoar meatze-ingeniaria, La Robla trenbidearen sortzailea (h. 1916).
- 1870 - Nicolasa Pradera, euskal sukaldaria (h. 1959).
- 1886 -
- Urbano Mantxobas, bizkaitar arkitekto eta marrazkilaria (h. 1968).
- Joakin Eugenio Perez de Senosiain, Buenabentura Oyeregi, nafar idazlea eta kaputxinoa (h. 1956).
- 1887 - Joseba Altuna, euskal idazlea (h. 1971).
- 1888 - Juan Martin Pertika, euskal idazlea (h. 1971).
- 1891 - Teresa Eskoriatza, gipuzkoar kazetari eta idazlea (h. 1968).
- 1895 - Elvira Iñurrieta, bizkaitar emagina, Elorrion 2400 ume baino gehiagori lagundu ziena jaiotzen, Bartzelonan (h. 1980).
- 1897 - Eusebio Irujo Ollo, nafar farmazialaria eta politikaria (h. 1968).
- 1917 - Koldobike Gezala, Luisa, Luisita, Guezala, gipuzkoar erraketista (h. 2002).
- 1921 - Jesús Urteaga, gipuzkoar kazetari eta apaiza (h. 2009).
- 1923 - Joxe Arratibel, gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea (h. 2011).
- 1933 - José María Portell, bizkaitar kazetaria (h. 1978).
- 1934 - Martin Orbe, bizkaitar apaiza eta euskal kulturgilea.
- 1943 - Txomin Iturbe, ETA erakunde armatuko kide eta buruzagi historikoa (h. 1987).
- 1945 - Francisco Javier Ederra, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1949 - Francisco Javier Galdeano, nafar txirrindulari ohia.
- 1950 - Fernando Muniozguren, gipuzkoar pentsalaria eta euskalgintzako eragilea (h. 2006).
- 1954 - Raymond Hernando, Ramuntxo, laupurtar txirrindularia (h. 2012).
- 1957 - María Elósegui, gipuzkoar legelaria, Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidearen filosofian katedraduna.
- 1966 -
- Lucía Etxebarria, gaztelaniaz idazten duen Euskal Herriko idazlea, Valentzian.
- Xabier Kalparsoro, gipuzkoar ETAkidea (h. 1993).
- Xabier Ramos Garate, bizkaitar futbolari ohia.
- 1967 - Jesús Merino, nafar futbolari ohia.
- 1973 -
- Aitor Bugallo, euskal txirrindularia (h. 2016).
- Gorka Gerrikagoitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1984 - June Fernández, bilbotar kazetaria.
- 1989 - Odei Onaindia, bizkaitar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 521 - San Kolunba, fraile misiolari gaelikoa (h. 597).
- 903 - Abd ar-Rahman as-Sufi, persiar astronomoa (h. 986).
- 1302 - Azzone Visconti, Milango jauna (h. 1339).
- 1545 - Henrike Estuardo, Lord Darnley, Estuardo leinu eskoziarreko noble ingelesa (h. 1567).
- 1598 - Gian Lorenzo Bernini, italiar arkitekto, eskultore eta margolari barrokoa (h. 1680).
- 1615 - Nicodemus Tessin Zaharra, suediar arkitektoa (h. 1681).
- 1764 - Claude-Victor Perrin, frantziar mariskala eta Belluneko dukea (h. 1841).
- 1786 - Marie Walewska, Napoleon Bonaparte enperadorearen maitaleetako bat (h. 1817).
- 1801 - Johann Nestroy, Biedermeier garaiko austriar abeslari, aktore eta antzerkigilea (h. 1862).
- 1803 - Maria Josefa Amalia Saxoniakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1829).
- 1805 - Jean-Eugène Robert-Houdin, frantziar erlojugile, ilusionista eta magoa (h. 1871).
- 1810 - Theodor Schwann, alemaniar zientzialaria (h. 1882).
- 1843 - Helena Nyblom, suediar idazlea (h. 1926).
- 1849 - Saionji Kinmochi, Japoniako lehen ministroa (h. 1940).
- 1860 - Joseph Cook, Australiako 6. lehen ministroa (h. 1947).
- 1863 - Pietro Mascagni, italiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1945).
- 1869 - Jānis Alksnis, letoniar arkitektoa (h. 1939).
- 1872 - Johan Huizinga, herbeheretar filosofo eta historialaria (h. 1945).
- 1873 -
- Willa Cather, estatubatuar eleberrigilea (h. 1947).
- Viktor Txernov, errusiar politikaria, eseristak alderdikoa (h. 1952).
- 1878 - Akiko Yosano, japoniar idazle, poeta, feminista pionero, bakezale eta aktibista (h. 1942).
- 1879 - Austin Stack, irlandar errepublikarra (h. 1929).
- 1888 - Joyce Cary, irlandar eleberrigilea (h. 1957).
- 1889 - Gabriel Marcel, frantziar filosofo, antzerkigile, literatura-kritikari, musikari eta existentzialista kristaua (h. 1973).
- 1892 - Stuart Davis, estatubatuar margolaria eta marrazkigilea, Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua (h. 1964).
- 1893 - Fay Bainter, estatubatuar aktorea (h. 1968).
- 1895 - Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (h. 1964).
- 1905 - Gerard Peter Kuiper, holandar astronomoa (h. 1973).
- 1915 -
- Leigh Brackett, estatubatuar gidoilari eta zientzia fikzio idazlea (h. 1978).
- Eli Wallach, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1918 -
- Carla Capponi, italiar partisanoa eta politikaria (h. 2000).
- André Dumas, frantziar teologoa eta idazlea (h. 1996).
- 1920 - Fiorenzo Magni, italiar txirrindularia, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehena (h. 2012).
- 1921 - Valerie Hunter Gordon, PADDI pixoihal iraunkorren sistemaren asmatzailea (h. 2016).
- 1924 -
- Mary Ellen Rudin, estatubatuar matematikaria (h. 2013).
- Mário Soares, Portugalgo presidentea (h. 2017).
- 1925 - Sydney Samuelson, britainiar zinema-zuzendaria eta argazki-zuzendaria (j. 1925).
- 1928 - Noam Chomsky, estatubatuar hizkuntzalaria, filosofoa, zientzialari kognitiboa eta aktibista.
- 1930 - Lupe Serrano, txiletar balleteko dantzaria eta dantza-irakaslea (h. 2023).
- 1932 -
- Ellen Burstyn, estatubatuar aktorea.
- Pentti Linkola, finlandiar ekologista (h. 2020).
- 1935 - Armando Manzanero, mexikar abeslari, musikagile eta aktorea (h. 2020).
- 1942 - Anna Maria Bietti Sestieri, italiar arkeologoa (h. 2023).
- 1943 - František Veselý, txekiar futbolaria (h. 2009).
- 1948 -
- Francisco Algora, espainiar aktorea (h. 2016).
- Mark Kurlansky, estatubatuar kazetari eta idazlea, elikagaien historian aditua.
- Gertrud Leutenegger, suitzar idazlea.
- Andrés Oliva, espainiar txirrindularia (h. 2023).
- 1949 - Tom Waits, estatubatuar abeslari, musikagile eta aktorea.
- 1954 - Bertín Osborne, espainiar abeslari, aurkezle eta aktorea.
- 1956 -
- Larry Bird, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria, historiako onenetakoa.
- Iveta Radičová, Eslovakiako lehen ministroa, herrialdearen historiako lehendabizko emakumezkoa.
- 1957 - Hiroshi Mori, japoniar ingeniari eta idazlea.
- 1958 - Marie-Louise Coleiro Preca, Maltako presidentea.
- 1960 - Abdellatif Kechiche, frantziar-tunisiar zinema zuzendari eta aktorea.
- 1963 - Mark Bowen, galestar futbolari ohia.
- 1964 - Roberta Close, brasildar modelo, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1972 -
- Hermann Maier "Herminator", austriar eskiatzaile ohia.
- Kae Nishina, japoniar futbolari ohia.
- 1973 - Junko Ozawa, japoniar futbolari ohia.
- 1974 -
- Gerardo García León, espainiar futbolaria.
- Manuel Martínez Gutiérrez, espainiar pisu jaurtitzaile ohia.
- 1976 - Martina Klein, argentinar modelo, telebista aurkezle eta umorista.
- 1977 - Luke Donald, australiar golfaria.
- 1979 -
- Sara Bareilles, estatubatuar abeslari, piano-jotzaile eta aktorea.
- Jennifer Carpenter, estatubatuar aktorea.
- 1982 - Vanesa Amorós, espainiar eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- 1984 - Robert Kubica, automobilismoko poloniar pilotua.
- 1986 - Jakov Milatović, Montenegroko presidentea.
- 1989 - Zita Hanrot, frantziar aktorea.
- 1991 - Diego Royo, espainiar futbolaria.
- 1996 - Paola Soldevila, kataluniar futbolaria.
- 1998 - Moeka Minami, japoniar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1618 - Bernardo de Sandoval, Espainiako kardinala, Iruñeko apezpikua izandakoa (j. 1546).
- 1897 - Salustiano Asenjo, nafar margolari eta karikaturagilea, Valentzian (j. 1834).
- 1903 - Ramón Fernandez Garaialde, gaztelerazko poeta eta Donostiako alkatea (j. 1814).
- 1938 - Daría Imbert, arabar marrazkilaria, margolaria eta irakaslea (j. 1846).
- 1953 - Migel Muñoa, gipuzkoar irakaslea, gaur egungo ikastolen aitzindaria (j. 1868).
- 1970 - Norberto Almandoz, gipuzkoar apaiza, musikagilea, organista eta musika kritikaria, Sevillan (j. 1893).
- 1982 -
- José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (j. 1899).
- José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea, Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (j. 1936).
- 1983 - José María Cagigal, bizkaitar kirol-irakaslea, Barajasko istripuan (j. 1928).
- 1987 - Antonio Odriozola, arabar bibliografoa (j. 1911).
- 2012 - Franz Duboscq, euskal herritar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea (j. 1924).
- 2014 - Javier Gato, gipuzkoar futbolaria, Pontevedran (j. 1935).
- 2015 - Vicente Zaragueta, gipuzkoar enpresaburua eta ozeanografoa (j. 1926).
- 2017 - Peyuco Duhart, lapurtar politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea (j. 1947).
- 2018 - Markos Gimeno, gipuzkoar artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea (j. 1974).
- 2022 - Arnaud Etxandi, lapurtar eskiatzaile eta marinela, elur jauzi batean Alpeetan (j. 1984).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- K. a. 43 - Zizeron hil zuten Marko Antonioren jarraitzaileek.
- 283 - Eutikiano, Aita santua.
- 983 - Oton II.a Gorria, Alemaniako eta Italiako errege eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. c. 955).
- 1254 - Inozentzio IV.a, Aita santua (j. c. 1195).
- 1528 - Margarita Saxoniakoa, Saxoniako Hauteslerriko printzesa eta Brunswick-Lüneburgeko dukesa ezkontidea (j. 1469).
- 1655 - Ukita Hideie, japoniar samurai eta daimyōa (j. 1573).
- 1709 - Meindert Hobbema, holandar margolari eta marrazkilaria (j. 1638).
- 1815 - Michel Ney, frantziar mariskala, Elchingengo dukea eta Moskovako printzea (j. 1769).
- 1817 - William Bligh, britainiar Royal Navyko ofizial eta administratzaile koloniala (j. 1754).
- 1826 - John Flaxman, ingeles eskultore, diseinatzaile eta grabatzailea (j. 1755).
- 1894 - Ferdinand Marie Lesseps, frantziar diplomatikoa (j. 1805).
- 1896 -
- Luis Ricardo Falero, andaluziar margolaria (j. 1851).
- Antonio Maceo, Kubako militarra (j. 1845).
- 1906 - Élie Ducommun, suitzar kazetaria, 1902ko Bakearen Nobel Saria (j. 1833).
- 1912 - George Darwin, ingeles matematikaria, astronomoa, abokatua eta eugenista (j. 1845).
- 1930 - Lupe Serrano, txiletar ballet-dantzari ohia eta dantza irakaslea.
- 1931 - Félix Galipaux, frantziar idazlea, antzerkigile, aktore, biolin-jotzailea eta umorista (j. 1860).
- 1941 - Lluís Millet i Pages, kataluniar musikagilea eta abesbatza zuzendaria (j. 1867).
- 1943 - Ruth Belville, Greenwicheko Denboraren Emakumea, Londreseko negozio-emakumea (j. 1854).
- 1947 - Nicholas Murray Butler, estatubatuar filosofo, diplomazialari eta irakaslea, 1931ko Bakearen Nobel Saria (j. 1862).
- 1958 - Vidyagauri Nilkanth, indiar gizarte-erreformatzailea, hezitzailea eta idazlea, Gujarateko lehen bi emakume lizentziadunetako bat (j. 1876).
- 1960 - Ethel Bellamy, britainiar astronomia-informatikaria eta sismologoa (j. 1881).
- 1970 -
- Romaine Brooks, estatubatuar margolaria (j. 1874).
- Édith Thomas, frantziar nobelagile, artxibozain, historialari eta kazetaria (j. 1909).
- 1975 - Thornton Wilder, estatubatuar antzezlan eta eleberri idazlea (j. 1897).
- 1979 - Cecilia Helena Payne-Gaposchkin, anglo-estatubatuar astronomoa (j. 1900).
- 1982 -
- Harry Jerome, kanadar atleta (j. 1940).
- George Kistiakowsky, ukrainar-estatubatuar kimikaria, lehen bonba atomikoaren lehergaiaren diseinatzailea (j. 1900).
- 1985 - Robert Graves, ingeles idazlea (j. 1895).
- 1987 - Helen Porter, britainiar botanikoa eta Imperial Collegeko lehen emakume-irakaslea (j. 1899).
- 1989 - Hans Hartung, germano-alemaniar margolaria (j. 1904).
- 1990 -
- Reinaldo Arenas, kubatar nobelagile, poeta eta antzerki idazlea (j. 1943).
- Joan Bennett, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- 1993 -
- Félix Houphouët-Boigny, Boli Kostako lehendabiziko presidentea (j. 1908).
- Wolfgang Paul, alemaniar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (j. 1913).
- 1995 - Masashi Watanabe, japoniar futbolaria (j. 1936).
- 1996 -
- Julio Cano Lasso, espainiar arkitektoa (j. 1920).
- José Donoso Yáñez, txiletar eleberrigilea (j. 1924).
- 1997 - Félix Candela, espainiar-mexikar arkitekto eta ingeniaria, egitura paraboloide hiperbolikoak sortzeagatik ezaguna (j. 1910).
- 1998 - Martin Rodbell, estatubatuar biokimikaria, 1994ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 1999 - Catalina Valls, mallorcar antzerki-aktore, antzerki-zuzendari eta idazlea (j. 1906).
- 2002 - R. Orin Cornett, estatubatuar fisikaria (j. 1913).
- 2008 - John Ellis Williams, galestar eleberrigile elebiduna, nagusiki galeseraz idatzi izan zuena (j. 1924).
- 2016 - Greg Lake, ingeles abeslari, abesti egile, baxu jotzaile eta gitarra jotzailea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (j. 1947).
- 2018 - Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (j. 1923).
- 2019 - Denis Lalanne, frantziar kirol-kazetari eta idazlea (j. 1926).
- 2020 -
- Doug Scott, britainiar alpinista (j. 1941).
- Chuck Yeager, Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako pilotu militarra (j. 1923).
- 2021 - Mustafa Ben Halim, Libiako lehen ministroa (j. 1921).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Anbrox, Arin eta Ariñe.
- Nazioarteko Hegazkintza Zibilaren Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
- ↑ (Ingelesez) «Max & Harold Stoehrer — Blog» American Treasure Tour (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).