Komunikazio multimodala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Komunikazioa-multimodala ingurune fisiko zein birtualetan elkarrekintza modu naturaleko komunikazioa gisa definitu ahal dugu, adibidez: mintzamena edo ahotsa, keinuak, begiak, mugimenduak...  Komunikazio multimodalaren helburua pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza naturalagoa egitea da.

Gaur egun, komunikazioa-multimodala ikertzen ari den eremu bat da eta muga berri bat bihurtu da komunikazioarentzat. Zailtasuna datuak eta informazioa nola moldatzen diren erabakitzea da interfaze elektroniko batek interpretatu ahal izateko eta berarekin komunikatzea ahalbidetzeko.

Mintzamena edo ahotsa, keinuak, begiak, mugimenduak... Elementuei erreparatuz, esan dezakegu tresna komunikatibo hauetako oso zati txiki bat ikertu dela, hizkuntzalaritza 2000 urtez ikertu den arren. Hizkuntzalaritzak hitzezko portaera gobernatzen duten erregelak ikertu ditu, baina gainerako modalitateak ez.

Honengatik guztiarengatik esan dezakegu interakzioa eta komunikazio multimodala jadanik gaur egun garatzen ari den eta etorkizuneko apustu bat dela.