HTML

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
HTML kodearen adibidea

HTML edo HyperText Markup Language Markaketa lengoaia bat da, web orriak egiteko sortu zena. Informazioa egituratzeko erabiltzen da — testua burualdean, paragrafo batean, zerrenda batean eta beste zenbaitetan sailkatuz — eta neurri batean itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke.

Tim Berners-Leek sortu zuen lengoaia hau estandar internazional bilakatu da (ISO/IEC 15445:2000). Bere zehaztapenak W3Ck mantentzen ditu gaur egun.

Interneti eta Internet Explorer, Opera, Firefox edo Netscape bezalako web nabigatzaileei esker, HTML dokumentua sortzeko formaturik ospetsuenetarikoa bihurtu da.

HTML SGMLren aplikazioa da, ISO 8879 nazioarteko estandarraren arabera. XHTML HTML 4ren birformulazioa da XML 1.0 aplikazio bezala, eta lengoaia honen garapen egonkorrerako oinarria hartzen du. Gainera, XHTML markaketa lengoaiak HTML 4-k onartzen zituen erabiltzaile agenteekiko bateragarritasuna ahalmentzen du.

HTML-ari buruzko oinarrizko jakinbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HTML hizkuntza edozein testu argitaratzaileren bidez sortu edo editatu daiteke, hala nola Windows-en Ohar Blok-a (edo Notepad) edo formaturik gabeko testua onartzen duen beste edozein editore baten bidez: GNU Emacs, Microsoft Wordpad edo TextPad, besteak beste.

Halaber, badaude web orriak eraiki edo HTML kodea argitaratzeko balio duten beste programa batzuk; Microsoft FrontPage, adibidez. Honek oinarrizko formatua dauka, Office-n beste programekiko antzekoa. Macromedia-ren software ospetsua -Dreamweaver deiturikoa- bada ere, diseinu eta programazioren esparruan erabilienetariko bat delarik. Editore hauek WYSIWYG edo What You See Is What You Get (euskaraz: “ikusten duzuna lortzen duzuna da) izenarekin ezagunak dira. Honek argitaratzaile hauek dokumentua editatzen ari garen bitartean gure edizioaren emaitza ikusi ahal dugula esan nahi du. Halere, honek ez du web orriak era ezberdin batean eraikitzea suposatzen baizik eta era errazagoan, programa hauek behin-behineko ikusiarekin lan egiteko aukera emateaz gain bere HTML atala baitaukate; hau izango da HTML kode osoaren sortzailea lana aurrera doan bitartean. Bi metodo hauek nahastea oso interesgarria da, era batean edo bestean elkarri laguntzen diote eta. Adibidez: lan osoa HTML erabiliz argitaratzen ari banaiz eta bat-batean kode edo etiketaren bat ahazten badut, egin behar dudan gauza bakarra begi-argitaratzaile edo WYSIWYG-ra jo eta han edizioa jarraitzea da; edo alderantziz, zenbait kasutan lekuari gehitu nahi diogun ezaugarriren baten kodea zuzen idaztea programa berean aukera bilatzea baino azkarragoa eta errazagoa baita.

HTML-k etiketak edo markak erabiltzen ditu. Hauek hasiera eta amaierako argibide motzak dira, eta eurei esker testua bakoitzaren nabigatzailean edo irudiak eta beste elementuak ordenagailuaren pantailan nola agertuko diren finkatzen da. Etiketa guztiak “baino txikiagoa” edo “baino handiagoa” ikurren artean itxita daudelako identifikatzen dira, eta batzuk balio zehatza eduki ahal duten atributuak dituzte. Orokorrean etiketak bi era berezitan erabiliko dira:

  • Irekitzen eta ixten dira, adibidez: letra beltza, zure nabigatzailean letra beltza bezala ikusiko litzatekeena.
  • Ezin dira ireki edo itxi, <hr> kasu: zure nabigatzailean lerro zehar bat balitz bezala ikusiko litzateke.
  • Ireki edo itxi ahal diren beste batzuk, adibidez <p> (paragrafoa).
  • Oinarrizko edo gutxieneko etiketak dira:
<!doctype html> 
 <html lang="eu">
  <head>
    <title> Adibidea </title>
   </head>
  <body>
    <p> Adibidea </p>
  </body>
</html>

HTML-ren oinarrizko etiketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira HTML dokumentu guztietan derrigorrez agertu behar diren etiketak:

  • <HTML>: HTML dokumentuari hasiera ematen dion etiketa, nabigatzaileari jarraian datorren guztia html kode segida bezala hartu behar duela erakusten dio.
  • <HEAD>: html dokumentuaren goiburua definitzen du, goiburu honek, nabigatzailean zuzenean azaltzen ez den dokumentuaren gaineko informazioa dauka. <HEAD> goiburuaren barruan honako azpiatalak aurki ditzakegu:
    • <TITLE>: Orriaren izenburua zehazten du. Orokorrean, izenburua leihoaren gainean dagoen izen titulu-barran agertzen da.
    • <LINK>: zenbait ezaugarri aurreratuak definitzeko erabiltzen da, esate baterako estilo-orriak, orriaren diseinurako erabiltzen direnak, adibidea: <link rel="stylesheet" href="/style.css" type="text/css">
  • <BODY>: dokumentuaren eduki nagusia edo gorputza definitzen du, nabigatzailean agertzen den html dokumentuaren atala da, etiketa honen barruan orri osorako komunak diren ezaugarriak finka daitezke, adibidez barne kolorea eta ertzeak. Gorputza edo <BODY> ren barruan hainbat etiketa sartzen dira.

Jarraian, batzuk agertzen dira adibide moduan:

  • <H1>, <H2>,... <H6>: dokumentuaren izenburuak edo goiburuak tamaina ezberdineko letra-tipoan.
  • <P>: paragrafo berria.
  • <BR>: behartutako lerro-jauzia.
  • <TABLE>: Taula baten hasiera (lerroak <TR> etiketarekin identifikatzen dira eta lerroen barruko gelaxkak berriz, <TD> etiketarekin)
  • <A>: web orrialdearen barruko nahiz kanpoko esteka edo hiperesteka bat dagoela adierazten digu href pasatze parametroez identifikatua beraz, <a href="http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala">Wikipedia</a> horrela azaltzen da Wikipedia
  • <DIV> orrialdean alde bereziaren hasiera azaltzeko erabiltzen da.
  • <IMG>: Nabigatzailean erakusteko irudiaren existentzia zehazten du.
  • <LI>, <OL>,<UL>: etiketa erabilienetakoa da zerrendak eratzeko.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saia zaitez orriaren iturburua hautatzen zure nabigatzaile gogokoenean: zure nabigatzaileak jasotzen duen informazioa eta nola interpretatzen duen benetan ikusiko duzu. Adibidez, Internet Exploreren edo Firefoxen Ikusi sakatu soilik menu nagusian, gero Orriaren iturburua sakatu eta kitto. Orain esploratzailean begiratzen ari zaren web orrialdearen idazkera kodea ikus dezakezu.

Ereduaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HTML dokumentu sinplea.

HTML 1.0-ren espezifikazio ofizialik ez dago HTML-ren eredu informal anitz zeudelako eredu ofiziala ezarri nahi izan zenean. HTML-ren (geroago HTML+ deitua) ondorengo bat sortzeko lanak 1993aren amaieran hasi ziren. HTML+-a HTML aurreko bertsiotik mailaka eboluzionatzea onartzen duen HTML-aren supermultzo bat izateko diseinatu zen. HTML+-aren espezifikazio formalari 2.0 zenbaki-bertsioa eman zitzaion, beraz, aurreneko “eredu ez ofizialetatik” bereizteko. HTML+-ari buruzko lanak jarraitu zuten, baina ez zen inoiz eredu bihurtu.

HTML 3.0-ren ereduaren zirriborroa 1995aren martxoan osatu berri zen W3C-agatik proposatu egin zen. Honekin gaitasun berri asko ezarri ziren, taulak sortzeko erraztasunak bezala, edo testua irudien inguruan labantzea eta osagai matematiko konplexuak erakutsi. HTML 2.0-arekin baterakidea izateko diseinatu zen arren, garai horren teknologiarekin inplementatua izateko oso konplexua zen, eta, 1995-aren irailean ereduaren zirriborroa ahitu zenean, utzi egin zen web nabigatzaileen egileen laguntzen gabeziagatik. HTML 3.1-a ez zen inoiz ofizialki proposatua izan eta hurrengo eredua HTML 3.2-a izan zen, HTML 3.0-aren abantaila gehienak deuseztatzen zituena, baina, horren truke, Netscape eta Mosaic web nabigatzaileek lehenbizi garatutako osagai asko hautatzen zituen. Formula matematikoekin lan egiteko aukera, HTML 3.0-an proposatu izan zena, eredu ezberdin batean, MathML deitutakoa, bilduta bukatu zuen.

HTML 4.0-ak lehenbizi web nabigatzaile konkretu baterako eginak zeuden gaitasun espezifiko asko hartu zituen ere, baina, aldi berean, HTML-a, zenbait gaitasun “gaitzesten”, xahutzen hasi zen.

HTML bertsio gehiagorik ez dira egongo. Hala eta guztiz ere, HTML-aren ekarpenak XHTML-an, XML-an oinarritzen dena, jagotzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: HTML Aldatu lotura Wikidatan