Komunitate birtual
Komunitate birtual edo Digital komunitate zibertaldeak edo ordenagailu bidezko sare sozialak dira. Interes amankomunen bat partekatzen duten pertsonen multzoak dira.[1] Ekintza horiek gizakien zati handi baten jarduera arrunta izan da, betidanik, baina espazio fisikoan. Interneten testuinguruan, zibertaldeak edo komunitate birtualak sortzea ere ohikoa bihurtu da. Komunitate horiek Community manager batek kudeatzen du. Ataria zein komunitate birtuala terminoak gauza bera definitzeko erabiltzen dira kasu askotan.
Esan daiteke komunitate birtuala norbanakoen multzoa dela; pertsona horien arteko kontaktu fisikoa ez da nahitaezkoa, eta informazio-beharrizan komunak dituzte, baita lanbide, zaletasun, harreman geografiko edo linguistiko eta abarrek sortutako antzekotasunak ere.[2]
Kontzeptua Howard Rheinholdek erabili zuen lehen aldiz, The Virtual Community: Homesteading on the Electronic Frontier (1993) liburuan.[3]
Komunitateen helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunitate birtualaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Informazioa trukatzea (erantzun zuzenak lortzea).
- Laguntza eskaintzea (enpatia edo emozioa adieraztea).
- Aldi bereko komunikazioaren bidez modu informalean hitz egitea eta gizarteratzea.
- Eztabaidatu, normalean moderatzaileen parte-hartzearen bidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.termcat.cat/ca/cercaterm/fitxa/NTkxNzQ4#.WM_QNgt4TFs.link
- ↑ http://hiztegia.jakinbai.eus/term/eu/komunitate%20birtual
- ↑ The Virtual Community: Homesteading on the Electronic Frontier (1993) ISBN 0-201-60870-7 [1].